"Jatorri Anitz, Herri bat" dimanikak 2012ko abenduan Gipuzkoako herritarren osasun eskubideen egoeraren berri izateko baliabide ezberdinak martxan jarritako zituela iragarri zuen. Pasa den ostegunean, ordutik hona jasotako datuekin osatutako diagnostikoaren berri eman zuen.
«2012ko abenduan, Gipuzkoako herritarron osasun eskubideen inguruan gertatzen ari den egoeraren berri jasotzeko erramintak abiatuko genituela adierazi genuen. Gaurkoan, berriz ere, zuengana zuzentzen gara jasotako datuekin osatutako diagnostikoaren berri izan dezazuen.
“Jatorri Anitz herri bat” dinamikan parte hartzen dugun hainbat gizarte eragilek hausnarketa partekatu bat burutu dugu oinarrizko eskubide unibertsalen urraketen aurrean. Krisi testuinguru honetan larriagotzen ari direnak. Era berean, burututako hausnarketarekin, adostu dugu erantzun partekatu bat ematea, estrategia komun bat eraikiz eta eskubide urraketa horien aurrean beharrezko erramintak sortuz, gipuzkoar herritar guztien eskubide guztiak bermatuak izateko, edozein dela gure jatorria.
Horren lekuko azken hilabeteetan osasun eskubidearen inguruan gertatu dena da. Ekainean 114/2012 dekretua argitaratu zenetik, hainbat herritarrei, “erregularizatu gabeko” pertsona migrantei eta osasun txartela ez dutenei alegia, urtebeteko errolda eskatzen zaie. Eskakizun hori dela eta, pertsona ugariri osasun prestazioak jasotzea ukatzen ari zaizkie, Eskubide Unibertsalen Adierazpena ukatuz. Egoera horren aurrean urte bukaeran, Gipuzkoako osasun eskubidearen inguruan jarraipen bat egitea adostu genuen eta jasotako informazioarekin gipuzkoar guztiekin partekatu nahi dugun diagnostikoa osatzea.
Salaketak eta jazoerak, telefonoa eta web gunetik gain, beste bide batzuen bidez jaso dira, hala nola; osasun langileen bidez, udaletako teknikarien bidez, migrazio teknikarien bitartez batez ere, udalen bidez eta eragile sozialen bitartez. Gipuzkoako hainbat tokietatik bildu dira jazoerak: Donostiatik, Pasaiatik, Irundik, Eibartik, Arrasatetik, Beasaindik, Villabonatik eta Legazpitik.
Kasiustikaren baitan, jasotako gertaera errepikatuenak hauek dira:
• Osasun txartela ukatzea:
Osasun txartela ukatzea edota berau lortzeko askotariko zailtasunak jartzea. Kasu batzuetan txartela zuzenean ukatzen da. Beste batzuetan tramitazioa abian jartzen bada ere, oso motel doa prozedura. Honela, eskatzaileek, batez ere, egoera irregularrean dauden pertsonak (nahiz eta urte bete baino gehiago erroldaturik egon) beren eskaerari ez diete erantzuten. Ohikoa den beste jazoera bat, espainiar estatuko beste herrietatik datozen eta osasun txartela indarrean duten herritarrei gertatzen zaie; Osakidetzan txartela aldatzeko eskaera egin ondoren, txartelaren ordezko agiri bat eman diete. Bertan, erreferentziazko zentro bat eta mediku bat atxikitzen zaie.
Agirian osasun eskubidea behin behinekotzat hartzen da, izan ere, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailak “egoera berrikusi ahal izango du, komenigarri irizten badio” ipintzen du, herritarrak ziurgabetasun egoeran utziz .
• Larrialdietara bideratzea:
Txartela ez duten gaixoak zuzenean eta automatikoki larrialdi zerbitzuetara deribatzen dituzte.
• Zerbitzuen fakturazioa:
Larrialdietan artatutako gaixoei faktura bat pasatzen zaie jasotako arretarengatik. Aipatzekoa da larrialdietara deribatzen diren kasuetan fakturak asko garestitzen direla. Benetan larria pediatria arretaren kasua. Izan ere, dekretuak adin txikikoak, batez ere haurrak eta haurdun dauden emakumeak babestuko direla jasotzen du. Honela, ohiko diarrea bat artatzeagatik 150€roko faktura pasatzen zaie familiei.
• Gaixo kronikoak/pentsiodunak:
Kopagoaren ondorioz , kolektibo hauek zailtasun handiak dituzte tratamendua jasotzeko botiken kostu altua tarteko.
• Botiken ordainketa; txartelik gabeko herritarrak:
Osasun Txartelik ez duten herritarrei botikak nabarmen garestitzen zaizkie.
Alor honetan lan egiten duten eragile sozial gehienek salatzen duten gisara, fakturazioa eta fakturen bidalketa, osasun eskubidearenganako disuasio-neurri gisa eragiletan ari du. Neurri hauen ondorioz pertsonek beldurra dute, “mehatxatuak sentitzen dira” eta nahiz eta gaixorik egon ez dira osasun zerbitzuetara joaten. Egoera horrek, ondorio larriak eragin ditzake, ez bakarrik gaixorik dagoen pertsonentzat, baizik eta jendarte guztiarentzat. Zerbitzua martxan jarri denez geroztik, erabiltzaile gehienek beren datu pertsonalak ez dituzte utzi nahi izan. Era berean, hainbatek beren egoerari irtenbide bat ematea eskatu dute.
BESTELAKO ESKUBIDEEN URRAKETAK
Hasiera hasieratik “Jatorri anitz, Herri bat!” dinamikan parte hartzen dugunok argi ikusi dugu lan dinamika honek balio behar digula hausnarketa estrategiko bat egin dezagun arlo honetan. Honela, marko berri bat eraiki behar dela sinesten dugu, Gipuzkoan biz igaren herritar guztion eskubideak berma daitezen. “Gipuzkoar guztiak, eskubide guztiak” lemak horixe biltzen du.
Oraingo honetan osasun eskubidera mugatu baldin bagara ere, erreminta honek bestelako eskubideen urraketak salatzeko balio beharko luke. Gipuzkoako jendarteak ere horrela ulertu du. Honela, dinamikaren baitan bestelako salaketak jaso ditugu:
DIRU-SARRERAK BERMATZEKO ERRENTA ETA ETXEBIZITZARAKO PRESTAZIO OSAGARRAIA:
Tramitazioan eta kobratzean atzerapen handia eta gehiegizko dokumentuak aurkeztera behartzea.
IDENTIFIKAZIOAK, ATXILOKETAK, DEFENTSA ESKUBIDEAREN URRAKETA.
BIZITOKI BAIMENA EDO BIZITOKI BAIMENAREN BERRITZEA IA SISTEMATIKOKI UKATZEN ARI DA GIPUZKOAKO GOBERNU ORDEZKARITZAN
ONDORIOAK:
Partidu politikoei exijitzen diegu pertsona guztiei osasun arreta berma diezagutela, edozein dela herritarron jatorria edo egoera administratiboa. Era berean, jendarte eragileei eskatzen diegu arazo honen irtenbidean inplikatu daitezen.
Datozen egunetan egoera hau salatzeko eta jendarteratzeko protesta ekintzak batzuk antolatuko ditugu.
Azkenik gogorarazten dizuegu, 900 101 226 telefonoa eta www.denokgipuzkoar.net web orria martxan jarraitzen dutela. Eskubide urraketak jasan dituen edota urraketen berri izan duen orori dei egiten diegu kasu horiek salatzeko.
GIPUZKOAKO JENDARTE ERAGILEAK:
AL FATIHA, BAI EUSKAL HERRIARI, ESPERANZA LATINA, KOLORE GUZTIAK, CNT, EUSKO ISLAMIAR KONTSEILUA, ANITZAK, LAB, ELKARTZEN, EHE, HARRESIAK APURTUZ, BIDEZ BIDE, ADISKIDETUAK, COLECTIVO BACHUÉ, MALEN ETXEA, JATORKIN, ARRATS, BANDA BAT, TOPA, ASOLEUS, ERALDATZEN, STEE-EILAS, SORTZEN IKASBATUAZ, ELEAK, ESK, IKASLE ABERTZALEAK, BILGUNE FEMINISTA, ADSIS, KAEBNAI, SOS ARRAZAKERIA »