2024-12-23
HomeEkintza SozialaPolitika sozialaGipuzkoan adingabeen 5 etxe itxiko dira

Gipuzkoan adingabeen 5 etxe itxiko dira

Bide-berri, Asociación Gipuzkoana de Educadores-ek egindako kudeaketa txarra salatu, eta Gipuzkoako Foru Aldundiari behar adinako kontrolik eman ez izana egotzi eta langile guztientzat subrogazioa eskatzen du LAB sindikatuak.
Gipuzkoako Foru Aldundiak apirilaren amaieran, Bide-Berri Asociación Gipuzkoana de Educadores-ek kudeatzen dituen 5 adingabeen etxe itxiko dituela erabaki du.

Irailaren hasieran gisa honetako zerbitzuak kudeatzen dituzten enpresa eta elkarte askok Gipuzkoako Esku Hartze Sozialari buruzko lehen Hitzarmenaren soldata erregimena ez aplikatzeko klausula aurkeztu zuten. Egoera honelakoa izanik, sindikatuok premiazko bilera egitea eskatu genion Aldundiari. Bilera hartan adierazi ziguten elkarte eta enpresa bakoitzari beren ekonomia egoeraren berri eman zezaten eskatu ziela, hauen kudeaketa kontrolatzen hasteko asmoz.

Enpresei egin ikuskapenetan, asaldatu ziren Bide-berri elkartearen egoera ekonomikoa nolakoa zen ikusita. Aipatu elkarteak 700.000 €-tako zorra gainditzen du; honi gehitu beharko genioke langileei zor diena.

Egoera honen aurrean, Enpresa Batzordeak eta sindikatuek irmo eskatu genion Aldundiari zerbitzuei eutsi behar zaiela, kalitatea murriztu gabe, bai eta langile kopuruari eta langileen baldintzei ere. Une oro, Enpresa Batzordea osatzen dugun hiru sindikatuok (ELA, LAB, CCOO), egungo hitzarmena babestuz, aipatu zerbitzua subroga dadila babestu dugu.

Aldundiak Bide-berri elkarteko langile guztiei eskaintza egin zien beren lanpostuei eusteko, baina inolako bermerik gabe eta dagokien subrogazio eskubideari uko egin ziezaioten eskatuz. Horrela, Gipuzkoako Foru Aldundiak ez luke aipatu elkarteak dituen zorren (kudeaketa ezin txarragoak eraginda) ardura bere gain hartuko eta ez luke, diru-publikoaz, honezkero ordainduta dagoen zerbitzua berriro ordainduko.

LABek, lehenengo eta behin, salatu nahi du Bide-berri, Asociación Gipuzkoana de Educadores-ek, diru-publikoaz, egin duen kudeaketa kaskarra, eta bigarrenez, Gipuzkoako Foru Aldundia salatu nahi du ere, zerbitzu publikoa kudeatzen duten elkarte eta enpresei egiten zaien egiaztatze ezagatik, hau da, kudeaketaren gainean behar adinako kontrolik eman ez izanagatik.

Honengatik guztiarengatik, LABek eskatzen du langile guztiak subrogatu behar direla, hitzarmena betez. Eta azkenik, eskatzen du ere, pribatizatu diren gizarte-zerbitzu denak itzuli behar direla eta honen erabiltzaileei kalitateko zerbitzua bermatu behar zaiela.

Donostian, 2012ko maiatzaren 3an

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...