2024-12-23
HomeIndustriaMetalgintzaGipuzkoan 8.400 langile baino gehiagoren atxikimendua jaso du metalgintzako herrialdeko hitzarmenak

Gipuzkoan 8.400 langile baino gehiagoren atxikimendua jaso du metalgintzako herrialdeko hitzarmenak


Gipuzkoako Metalgintzako Negoziazio mahaiaren bileraren bezperan, LAB sindikatuko metalgintzako arduradunek Gipuzkoan 8.400 langilek herrialdeko hitzarmenaren aldeko defentsaren alde sinatu dutela jakinarazi dute. Ekimenaren arrakasta azpimarratuz, patronalari arduraz joka dezala eskatu dio, gaurdaino erabili duen inmobilismoa baztertuz.

LABeko Metalgintzako arduradunek eskainitako prentsaurrekoaren edukiak

Gipuzkoan 8.400 langile baino gehiagoren atxikimendua jaso du metalgintzako herrialdeko hitzarmenak

«Zorionak Gipuzkoako metaleko langile guztiei! Oraindik orain sinadurak biltzen ari garen arren, jadanik esan dezakegu oso-oso arrakastatsua gertatu dela LABek, herrialde mailako metalgintzako hitzarmenaren defentsan, sustatu duen sinadura-bilketa. Gaurdaino, honezkero 8.405 langile gipuzkoarren sinadurak bildu ditugu. Kontuan hartuz, LAB sindikatuak bakarrik sustatu duela aipatu sinadura-bilketa, sindikaturen bat haren aurka azaldu den arren, eta gogoan hartuz sinadura biltzea korapilatsua dela (enpresa guztietan ez dugulako ordezkaritzarik, kanpoan edo atzerrian lan egiten duten langileak daudelako, enplegua erregulatzeko espedientean langileak daudelako, etab), esan dezakegu, zalantzarik gabe, espero genuen guztia bete dela.

Bizkaian eta Araban ere, sinadura asko biltzen ari garela esan dezakegu.

Hau langileek metalgintzako hitzarmenarekiko atxikimenduaren adierazgarri da; enpresa mailako negoziazioa, ez eta estatu mailako hitzarmena ere, ez dira haren alternatiba. Herrialdeko hitzarmena sektoreak dituen lan baldintzak arautzeko behar beharrezkoa da. Ezinbesteko tresna da.

Langileek beren eskubideak babesteko azaltzen duten asmo irmoaren adierazgarri da.

Langileek eman diguten indarrarekin eta hitzarmenarekiko atxikimendua sinadura-bilketan islatu dena baino handiagoa dela jakinda, hitzarmenaren alde arduraz, baina baita irmotasunez ere, jokatzeko ordua iritsi dela uste dugu.

Bihar, berriro ere bilduko gara hitzarmena negoziatuko dugun partaideok. Dagoeneko 15 hilabete igaro dira herrialdeko hitzarmena berritzeko bilerei ekin genionetik, 15 hilabetean blokeatuta. LAB sindikatua negoziatzeko eta akordioa lotzeko asmo osoz agertuko da. Baina hala ere, patronala ohartarazi nahi dugu negoziatzeko garaia agortzen ari dela eta ez gaudela prest denbora igaro dadin patronalaren mesedean.

Horretxegatik eskatzen diogu arduraz joka dezan eta immobilismoa bazter dezan. Patronalak, hitzarmena bitarteko gisa erabiliz, lan erreforma balioztatu nahi baldin badu, aurrez aurre topatuko gaitu.

Hori dela eta, biharko bileran patronalaren immobilismoa agerian geratuko balitz, eta blokeo egoerari eutsiko balio, LAB sindikatuko kideok, langileek eman diguten babesarekin koherenteak izanik, aste honetan bertan harremanetan jarriko gara gainontzeko sindikatuekin, ahalik eta bizkorren, irmotasunez eman beharreko erantzuna adosteko.

Garaia da erabakimenez jardun gaitezen guztiok, aitzakiarik eta atzerapenik gabe, herrialdeko hitzarmenaren alde.

Duela ia bi hilabete, negoziazio-mahaian geundela, gainerako sindikatuak deitu genituen elkarrekin mobiliza gintezen: jakin badakigulako, horrela jokatuz, eraginkorragoak garela eta langileek adierazi nahiari erantzuten diola. Orduan, gainontzeko sindikatuek uko egin zioten mobilizatzeari. Gaur egun LAB ez da herrialdeko hitzarmenaren alde mobilizatzen ari den bakarra. Gaur egun atzo baino egoera hobeagoan gaude konfrontatzeko.

Blokeoak bere horretan iraungo balu eta sindikatu guztiok adierazi badugu honen arduradun bakarra patronala dela, inongo langilek ez luke ulertuko, ezta guk ere, hitzarmenaren defentsan mobilizatuko ez bagina.

Egoerak bere horretan irauteko arrazoi bakarra ez datza patronalaren immobilismoan, baizik eta, eta batez ere, sindikatuok blokeo egoera gaindituko lukeen erantzun irmoa ematen gai izan ez garelako. Garaia da norberak, dagozkion ardurak, bere gain har ditzan.

LAB sindikatuak hitzeman du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako metalgintzako hitzarmena babestuko duela, eta hortaz, elkarrekin edo bestela, bakarrik, mobilizatuko gara etorkizunean ere. Gogoratu duela 3 urte eta krisialdian bete betean geundela 7 greba egun egin genituela hitzarmen honen alde. Baditugu 8.405 arrazoi, baita askoz gehiago ere, metalgintzako hitzarmena babesteko. Ez dugu alperrik galduko hiru hamarkada baino gehiagoko borroka. Metalgintzako hitzarmena sektoreko enpresa guztientzako zein beste sektoreetarako ere derrigorrezko erreferentzia da. Hau galduz, epe motzenean diharduen eta atzerakoiena den patronalak bakarrik irabazten du.

Geure esku dago! Lor dezakegu eta lortu egingo dugu! Ez dizuegu hutsik egingo!

Donostian, 2013ko apirilaren 8a» 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...