2024-12-21
HomeZerbitzu PublikoakGizarte AsistentziaGipuzkoako Zahar-egoitzen hitzarmen berriaren negoziazioari ekin zaio

Gipuzkoako Zahar-egoitzen hitzarmen berriaren negoziazioari ekin zaio

Indarrean dagoen hitzarmenak agintzen duena eta hark ezarri epea betez eta ELA eta LAB sindikatuek  2013. urteko hitzarmen kolektiboa negoziatu behar duen mahai berria eratu dute.

ELA eta LAB sindikatuen irakurketa
ZAHAR-EGOITZAK: HITZARMEN BERRIAREN NEGOZIAZIOARI EKIN ZAIO

«Indarrean dagoen hitzarmenak agintzen duena eta hark ezarri epea betez eta ELA eta LAB sindikatuek deituz (bi sindikatuon artean hirugarren adineko sektorearen %80-a ordezkatzen dugu), gaur, hilak 19, eratu dugu 2013. urteko hitzarmen kolektiboa negoziatu behar duen mahai berria.

Probintzia mailako negoziazio honetan ELAk eta LABek sektoreko langileen lan baldintzak arautzeko lehentasunezko erronka dugu; aipatu erronkak 3 oinarrizko gaiei ekin behar die: lehenengo eta behin, lotuko eta sinatuko den itunak behar besteko bermeak izan ditzan, eta honen ezarpena, sektoreko enpresa guztientzat eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren estaldurarekin, derrigorrezkoa izan dadila; bigarrenez, erreformaren eragina baliogabe dadin, haren aurkako behar besteko artikuluak sar daitezen; eta hirugarrenez, eutsi ahal izan diezaiegun, eskuratzeko, horrenbeste urtetako borroka kostatu zaizkigun eskubideei. Azkenik, hitzarmen berriak, horren prekarizatua dagoen hirugarren adinako sektore honetan, eduki ekonomiko eta sozialen hobekuntzari ekin behar dio. Krisialdia ez daiteke eskubideak murrizteko aitzakia izan, eta utz gaitzaten, aspaldian eskatzen ari garen hobekuntzarik gabe.

Gaur bertan eratu dugu mahaia eta gure asmoa negoziazioa erritmoz hornitzea da. Horrengatik, parte-hartzaileak deitzen ditugu negoziazioa ez dadin alferrik luza eta ekin diezaiogun lanari, hitzarmen ona lortzeko.

ELAk eta LABek azpimarratu nahi dugu Gipuzkoako Foru Aldundiak erakutsi duen jarrera ona harekin eztabaidatu ditugun gaietan, adibidez, hitzarmenaren ezartze-bermearen eta hartan, erreformaren aurkako artikuluak sartzearen harira. Baina hala ere, egia esatearren, ADEGIk eta LARESek azalduko duten enpresa-jarreraren baitan ekarriko dugu bere onera negoziazioa; bestelako alternatibek izugarrizko gatazka-egoera eta borroka latzak ekarriko dituzte Gipuzkoako egoitzetara. ELAk eta LABek ez dugu inongo atzera pausorik onartuko, dagoeneko gure esku dauden eskubideetan eta era berean, ahaleginduko gara hobetu daitezen.

Donostian, 2012ko urriaren 19an
ELA-LAB
»

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...