2024-12-23
HomeIndustriaMetalgintzaGIPUZKOAKO INDUSTRIA SIDEROMETALURGIKOAREN HITZARMEN KOLEKTIBOA - LAB en PLATAFORMA 2012

GIPUZKOAKO INDUSTRIA SIDEROMETALURGIKOAREN HITZARMEN KOLEKTIBOA – LAB en PLATAFORMA 2012


GIPUZKOAKO INDUSTRIA SIDEROMETALURGIKOAREN
HITZARMEN KOLEKTIBOA – LAB en PLATAFORMA 2012

3. artikulua. Indarraldia eta Iraupena

Hitzarmen honek urte bateko indarraldia izango du , 2012ko urtarrilaren 1 etik abenduaren 31 arte. Hala ere, eta hitzarmen kolektibo berri bat sinatu arte hau ordezkatuko duena, indarrean dagoen hitzarmena mantenduko da bere xedapen guztietan.

7. artikulua. Lan-jardunaldia

Jasaten ari garen egiturazko langabezia dela eta, eta zentsuzko epe batean 35 orduko lanastea lortzearren, eta delako xedea gauzatzearren darabiltzagun balizko alternatiben baitan, 2011. urtearekiko lana 9 ordutan murriztea proposatzen dugu.(1688)

Iraunkorki edota behin behinekotasunarekin bere enpresakoa ez den beste lantoki batean lan egiten duen langileak bere etxetik lan zentro horretara joateko behar duen denbora lan ordu bezala kontsideratuko da eta denbora librean, egunetan, konpentsatuko da.

12. artikulua. Lizentziak.

▪  Eskubide hau bere bikoteari zabalduko zaio.

Halaber, eta atal honen barruan, amniocentesis froga egiteko eskubidea eta beharrezkoa den denboraz onartu egiten zaio langileari eta, halaber, ezkontideak, izatezko bikoteak edota lagunak edo, kasuan, afinitate edo bigarren gradurarteko odolkikidetasuneko familiakoak laguntzeko eskubidea izango dute, aurreko atalean aipatu ordu kopuruaren kalterik gabe.

▪  Izatezko bikoteei artikulu honetan ezkon-bikoteei dagozkien
eskubide berak egokituko zaizkie.

▪ Izaera publikoko erakunde edo horren menpean dagoen beste
erakundearen aurrean tramite publikoak egiteko, hau da, N.A.N. bizitze baimena, gida baimena edo antzekorik berrizteko, behar adineko denboraz baimena ordaindua emango da.

▪  Egun bateko ordaindutako lizentzia emango zaie espetxeratuen
senide edota lagunei behar bezala baimendutako bisitak egiteko, aipatu bisitak lanordutan egin behar direnean.

15. artikulua. Hitzarmen Soldata.

2010.ean jasoko diren soldatak Gipuzkoako KPI + %1’5ko igoera pairatuko dute. Hitzarmenaren Oinarrizko Soldatek (A zutabea) Soldata Tauletako %100eko gehikuntza bera izango dute.

29. artikulua. Soldata errealen gehikuntza.

2010.urtean jaso beharreko soldata errealek gutxieneko lansari taulekiko gehikuntza bera izango dute, alegia Gipuzkoako KPI + 1’5 puntu.

38. artikulua. Aldi baterako kontratuak.

Gehienez, enpresako langile guztien %10ari egin diezaiokete aldi baterako kontratua, ABLE-ek kontratatuak barne. Muga hauek gaindi litezke, baldin eta hauek etetean langileen legezko ordezkaritzarekin, eta kontratazio mugagabeari dagokionez, bihurtze automatikoak egiteko konpromisoak lotuko balira.

46. artikulua. Osasunaren zaintza.

Azterketa medikuetan erabilitako aldia, eragin guztietarako, lan alditzat hartuko da; aipatu azterketen kostua zein Laneko Segurtasunari eta Osasunari dagokion edozein neurri ez zaio inoiz egokituko langileari, legeriak honi buruz arautzen duen bezala.

53. artikulua. Ordaindutako orduak.

101 eta 250 langile bitarte dituen lantokietan, hilabetero ordaindutako 15 ordu izango dituen ordezkari sindikal bat edukitzeko eskubidea izango du. Bai sail sindikalak %15eko afiliazio duelako edo baita ere , aurreko hauteskunde sindikaletan botoen %10a eskuratu duelako.

MUTUALITATEAK

Enpresek eutsiko diote kontingentzia arruntek (ohiko gaixotasuna eta lanekoa ez den istripua) eta laneko kontingentziek (laneko istripua eta gaixotasuna) eragindako aldi baterako ezintasunen estaldurari eta sisteman publikoan, delako kotingentziek eragindako alta eta bajen kontrol sanitarioari. Enpresek ezingo dute gauzatu delako estaldura Gizarte Segurantzaren erakunde laguntzaileen bidez (Laneko Istripuagatiko eta Lanbideko Gaixotasunekiko Mutualitateak- MATEPak).
Laneko Istripuagatikoeta Lanbideko Gaixotasunekiko Mutualitateekin (MATEPekin) elkartzeko hitzarmenenean delako estaldura indarrean daukaten enpresek, asko jota, urteko elkartze Hitzarmen honen mugaeguna baino hilabete bat lehenago, uko egingo diote honi, eta ez da inolako luzapenik emango.

E.I.REN SOLDATA-OSAGARRIAK

▪ LAN-ISTRIPUAGATIKO EDOTA LANBIDEKO GAIXOTASUNEKIKO E.I.:
Enpresak, lehenengo egunetik, %100a arte osatuko da.

▪ GAIXOTASUNEKIKO E.I.:

▪ Ospitalizaziorik balego, soldata errealaren %100a.
▪  Interbentzio kirurgikoaren ondorioz gaixoak etxean atsedenaldia egin behar izango balu, soldata errealaren %100a.
▪  Lehen egunaz geroztik eta hirugarren hila arte, soldata errealaren %80a.
▪  Hirugarren hiletik aurrera, %100a.
 

ENPLEGU EGONKOR ETA ZUZENAREN SUSTAPENA

Langile orori, lan kontratu motaz gaindi, enpresan 12 hilabeteko antzinatasuna edukiz gero, mugagabeko kontratua egingo zaio.

Enpresek ezingo dute inolako langile berririk kontratatu maila bereko edota antzeko lanpostu batentzat, delako lanpostuan, aldi baterako kontratua izanik, berritu ez zaion langile bat lanean aritu denean.

Halaber, enpresek euren langileak zuzenean kontratatu beharko dituzte, eguneroko eta berezko lan jarduerak egiteko.

LANEKO AMNISTIA

Metalgintzako langileek, ezarritako kondena bete beharraren ondorioz askatasuna galdu balute edo erbestean egongo balira, eta lanari berrekitean erabateko integrazioa berreskuratzeko, hitzarmen hau sinatzen duten enpresek konpromisoa hartzen dute hala eskatuko balute langileak lanean berriz ere onartuko dituztela, langilea atxilotu edo erbesteratu aurretik, honi zegozkion baldintzak errespetatuz.

ERRELEBO KONTRATUA

Hitzarmen kolektiboaren sinatzaileek, langilearen aurretikako eskaeraren ondorioz, Errelebo kontratoa aplikatuko dela hitz ematen dute, baldin eta, modalitate hau nahi duten langileek, horretarako beharrezkoak diren baldintzak betetzen badituzte.

BABES KLAUSULA

Bederatzigarren Xedapen Gehigarri berri bat sortzen da.

Gipuzkoako sektoreko negoziazio kolektiboa mugatzeko, baldintzatzeko edota ezabatzeko etorri daitezkeen ekimenen aurrean sinatzaileek hitzarmen kolektibo hau babestu eta defendatuko dutela hitz ematen dute.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek grebara deitu du Linacal iturgintza enpresan, zuzendaritzak langileei entzungor egiten jarraitzen duela uste baitu

LAB sindikatuak Barañaingo (Nafarroa) Linacal iturgintza enpresako zuzendaritzaren jarrera onartezina salatu nahi du, langileek euren lan baldintzak hobetuko dituen enpresa itun bat negoziatzeko eginiko...

Munduko Medikuen zuzendaritzak EEE bat proposatu du langile guztien %25 kaleratzeko

Entitateko Langileen Legezko Ordezkaritzak ez ditu aintzat hartzen zuzendaritzak emandako arrazoiak, eta EEEa justifikaziorik gabea eta prebentiboa dela adierazi du.

EITBko zuzendaritzak euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu du helburuen artean euskara sustatzean duen hedabide bateko zuzendari

EITBko zuzendaritza nagusiak eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari berria hautatu berri du, EITBren webgune berrien sorkuntza prozesua amaitzeko. Pertsona horren ardura izango da, eitb.eus zuzentzeaz gain, jaiotzear den atari digital berria abian jarri eta horren zabalkundea gidatzea.