2024-12-23
HomeZerbitzu PublikoakZerbitzu SoziokomunitarioaGipuzkoako Foru Jauregia okupatu dugu, helduen egoitzetan hitzarmen duin bat aldarrikatzeko

Gipuzkoako Foru Jauregia okupatu dugu, helduen egoitzetan hitzarmen duin bat aldarrikatzeko

Gipuzkoako Foru Aldundiak Donostiako Gipuzkoa plazan duen egoitzara sartu gara, bertan adinekoen egoitzetan herrialdeko sektoreko hitzarmen duina aldarrikatzeko. Hain zuzen ere, greba eta borroka deialdia egin dugu Gipuzkoako helduen egoitzetan, larunbata arte gauzatuko duguna. Hala, lehen greba egunean, Aldundiaren egoitza okupatu dugu. 11:00etan hasi dugu okupazioa eta kanpoan, okupazioari babesa emateko, protesta egiten egon gara. Okupazioa 15:30ean amaitu da, Gipuzkoako Foru Aldundia ohi baino bi ordu eta erdi lehenago ixtea erabaki dutenean, Foru Jauregia okupatzen ari ziren langileak kanporatzeko. Horrela, egoitza itxi eta banan banan atera ditu langileak Ertzaintzak, haietako asko arrastaka. Komunikabideetako langileek arazoak izan dituzte euren lana egin eta gertatzen ari zena kontatzeko, baita LABeko kideek ere, euren lan komunikatiboa egiteko.

Denbora aurrera doa eta Gipuzkoako helduen egoitzetako 5.000 langilek herrialdeko hitzarmenik gabe jarraitzen dute. Non dago sektoreko arduradun Gipuzkoako Aldundia? Bada, harengana jo dugu konponbideen bila, eta Foru Jauregia okupatu dugu.

Langileak dira helduen egoitzetako zerbitzua sostengatzen dutenak, beraien lanari esker egoiliarren oinarrizko eskubideak betetzen eta errespetatzen dira, momentu askotan langileek osasuna galtzen dutelarik.

Egoera hau izanik, Gipuzkoako Foru Aldundiak beste aldera begiratzeaz gain, negoziazio prozesuan joku zikina bultzatzen du. ADEGI eta MATIA 2020 patronalak ELA sindikatuarekin batera, beste negoziazio paralelo bat egitera gonbidatuaz, mahaiaren eta langileen gainetik pasatuz. Eta zer lortu dute? Negoziazio mahaiari balioa kentzea, mahaia blokeatzea, eta sektorean mesfidantza sortzea.

LAB sindikatua eredua alda dadin lanean eta mobilizatzen aritu eta arituko da, jendartearen funtsezko eskubideak hobetzeko, ez interes ekonomikoak saritzeko.

Helduen egoitzetako sektorea zerbitzu sozialen esparruan txertatzen den heinean, zerbitzu publikoa izan behar duela defendatuko dugu, orain arte bezala enpresa pribatuen interesen araberako erabakiak hartu ez daitezen.

Horregatik negoziazio honetan herrialdeko hitzarmen bat lortu nahi dugu zeinaren ardatz nagusiak diren:

– Oinarrizko soldata toki eta Foru Administrazioen menpe dauden langileen bataz bestekoarekin homologatzea.
– Kontratazioa zuzena, mugagabea eta aldi osokoa izatea.
– Langileen ratioak eta mailak ezarriko dituen lan batzorde parekidea sortzea.
– Prestakuntza kontutan izateko puntu garrantzitsua izatea.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...