Atzo Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzaren aurrekaldean prentsa agerraldia burutu zuten Gipuzkoako Eskuhartze Sozialeko sektoreko langileen bilkurak. Bertan Osteguna 30rreko greba deialdiarekin bat egiteaz gain, aurrera begirako deialdiak luzatu zituzten.
Deialdi zuzena egin zieten sektoreko langile guztiei bi deialdi konkretutan parte hartzeko. Batetik, greba egunean, ostegunean eguerdiko 11:00etan, Antiguoko anbulategiaren atarian konzentratzea, bertatik irtengo den langile zutabearekin bat egiteko. Bestetik, deialdi berezia egin zuten grebaren ostean, ekainaren 19an, Gros Auzoko Okendo Kulturetxean burutuko den langileen bilkuran partehartzeko, zeina, bi deialdi ezberdinetan gauzatuko den (11:00etan eta 17:00etan).
LAB SAREAN
{module[111]}
{module[111]}