2024-12-22
HomeIndustriaMetalgintzaGezurretan oinarritutako kaleratzea eta mehatxuak Zornotzako WEC enpresan

Gezurretan oinarritutako kaleratzea eta mehatxuak Zornotzako WEC enpresan

Langile bat kaleratu eta gainerakoak mehatxatu ditu zuzendaritzak; gertatutakoa salatuko elkarretaratzea egingo da bihar eguerdian.
Gezurretan oinarrituta langile bat kaleratu eta mehatxu-estrategia abiatu dute Wallair Engine Components (WEC) enpresako arduradunek, eta hori salatzeko elkarretaratzea egingo du LABek bihar. Ormazabal taldekoa den Zornotzako lantegi honetan langile bat kaleratu dute "disziplinazko kaleratzea" argudiatuta; zuzendaritzak dio aipatu langileak ez zuela behar bezala errenditzen eta halakoetan beharrezkoak diren aurre-abisu guztiak eman dizkiola kaleratu aurretik.

Zuzendaritzak esandako hori guztia gezurtatu nahi dugu LABetik, ez baita egia. Ez langileak ez enpresa batzordeak ez dute bere inguruko kexa bakar bat ere jaso, kaleratzearen berri izan dute, besterik gabe. Beraz, kaleratzea gezurretan oinarritu dutela salatu behar dugu. Hori gutxi ez eta gainera, enpresaren esana betetzen ez duten beste langile guztiak ere kalera botatzearekin mehatxatu ditu enpresak. Hori guztia salatzeko elkarretaratzea deitu du LABek biharko, eguerdiko 13.30etan Zornotzan, enpresa atarian bertan.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...