2025-04-10
HomeZerbitzu PublikoakUdal eta Foru AdministrazioaGertaturikoa argitzeko urgentziazko ikerketa eskatu dugu Gasteizko Udaleko hornikuntza prozesuan gertaturiko ustezko...

Gertaturikoa argitzeko urgentziazko ikerketa eskatu dugu Gasteizko Udaleko hornikuntza prozesuan gertaturiko ustezko irregulartasunen inguruan

Komunikabideen bitartez jakin izan dugu mantenimenduko espezialisten hornikuntza prozesuan (elektrikarienean) ustezko irregulartasun larriak egon direla.

Dirudienez, froga horren edukiak filtratu egin ziren. Sindikatu batek notaritza batean gertakari horren konstantzia utzi zuen, eta gerora, baieztatu egin da horrela izan zela. Eginiko azterketa eta pertsona anonimoak emandako datuek bat zetozen guztiz.

Guzti honek, konfirmatzen bada, aparteko larritasuna dauka; epai-mahai batean egoteagatik probetxu ateratzeak suposatzen duen iruzurraz gain, pertsona askoren lan etorkizunarekin jolasten ari da.

LABen aldetik, parte hartzen dugun foro guztietan esan izan dugu: hautaketa prozesuetako epai- mahaiak kontrolatzeko mekanismoak ezarri behar dira, eta gardentasun gidaliburuak, fase guztien ibilbidea jakiteko irizpideak eta filtrazioak ekiditeko kontrol puntuak barnebildu behar dituzte.

Antza denez prozesu honetan mekanismo horiek ez dira behar bezala ezarri. Horrek auzitan jartzen du hornikuntza prozesu osoa.

Guzti honengatik, LABek eskatu du gertaturikoa argitzeko eta erantzukizunak garbitzeko urgentziazko ikerketa.

Halaber, Funtzio Publikoari berehalako azalpena ematea eta gertakari larri honen aurrean zein izango den jarraituko duten prozedura argitzea eskatzen diogu.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Industria politikan planifikazioa, esku-hartze publikoa eta langileon parte hartzea exijitu dizkio LABek Eusko Jaurlaritzari

Trantsizio ekosozialerako industria politika eraginkorrak eskatu ditu LABek Industria Defendatzeko Taldearen foroan.

Nafarroako Gobernuak Estatutu berriaren aldeko aldarria entzun behar du

LABetik zinez eskertzen dugu Administrazioko langile guztien inplikazioa, bai eta nafar gizarte osoarena ere grebaren mobilizazioetan. Zuen laguntza ezinbestekoa izan da jardunaldi hau sendoa eta eraginkorra izan dadin.

%100eko jarraipena Trapagarango MFS Sintering enpresako greba mugagabeko lehen egunean

MFS Trapaga Sintering enpresako langileak beren lanpostuak salbatzeko borrokan ari dira berehalako itxieraren aurrean.