2025-04-13
HomeIndustriaMetalgintzaGerdaun denok batera mobilizatzeko ordua da

Gerdaun denok batera mobilizatzeko ordua da

Asteak pasatzen ari dira, eta egunak pasa ahala, egoera gero eta okerragoa da Gerdaun. Geroz eta gehiago dira kaleratutako langileak (20 guztira, Reinosako lantokia barne). Balizko salmentaren inguruan zuzendaritzaren aldetik jaso dugun informazioa hutsaren hurrena da. Zuzendaritzak ez du ezta gurekin bildu nahi ere!

Eta aurreko guztiari, gaur UGT, CCOO eta USO sindikatuek egin duten ekimena gehitu behar zaio. Ekimen honek ez du Zuzendaritzaren aurrean sindikatu guztien batasuna bilatu (ez baitute LAB informatu), ezta langileen parte hartzea ere, egun batetik bestera antolatu delarik. Zein da, beraz, honen atzean dagoen helburu nagusia?

Une zailak bizi ditugu. Ez dira beraz funtsik gabeko protagonismorako uneak, eskuzabalak izatekoak baizik. Eta, bereziki, arduratsu jokatzeko garaiak dira oraingoak, gure etorkizuna kolokan dago eta.

Hasieratik defendatu dugun bezala, LABek behar-beharrezkoa ikusten du denok elkarrekin mobilizatzea, gure etorkizuna zein lanpostuak defendatzeko. Helburu honetan, beste sindikatuekin akordioak erdiesteko prest gaude, mobilizazioak ahalik eta jendetsuenak izan daitezen, eta horrela adierazi dugu Enpresa Batzorde guztietan. Gerdauk entzun behar digu.

Enpresa honen etorkizuna soilik elkarren arteko errespetu eta elkarlanetik eraikiko dugu, ez ordea inposaketa eta mehatxuetatik.

Argi eta garbi diogu, Euskal Herriko lantokiak bideragarriak direla. Lan karga badute eta errentagarriak dira. Euskal Herritik kanpo sortutako arazoek ezin dute gure lantokien etorkizuna kolokan jarri. Instituzioek lan egin behar dute etorkizuna ziurtatzeko, orain arte behintzat antzeman ez duguna.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

“Nazioa gara. Euskal langileak gara”, Aberri Eguneko adierazpena

Jarraian irakur dezakezue LAB sindikatuaren 2025eko Aberri Egunerako adierazpena:

UDALHITZ mahaia eratzea lortu da, negoziazioari ekiteko berme nahiko lortuta

15 urteren buruan, langileekiko arduraz eta begirunez joka dezala eskatzen dio LABek EUDELi. Izan ere, bada sasoia Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udal erakundeetan ezinbesteko erreferentzia den UDALHITZ marko arautzailea berritzeko.

Segurtasun juridikoa emango duen lege-babes berria eskatzen du LABek euskararentzat

LABek irmoki salatzen du Udal Legea garatzen duen dekretuaren aurka Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakia. EAEko Auzitegi Nagusiaren eta Auzitegi Gorenaren aurkako ebazpenen kateaketak...