2024-12-23
HomeIndustriaMetalgintzaGerdaun aurrera eramaten ari den kontratazio politika salagarria da

Gerdaun aurrera eramaten ari den kontratazio politika salagarria da

Azken hilabeteetan Gerdau aurrera eramaten ari den kontratazio politika salatu nahi du LABek. Gure ustez, horren helburu bakarra hauteskunde sindikaletako emaitzetan eragitea da. Azken bi hilabeteotan, Sidenorren salerosketen berri jakin genuenetik, 7 langile kaleratu dituzte aitzakia ezberdinak erabiliz. Honek enpresako etorkizunaren inguran espekulatzeko eta langileen artean beldurra zabaltzeko baino ez du balio izan.

Orain, bapatean guztiz prekarioak diren aldi baterako 90 kontratu burutu dituzte. Enpresak egindako kontratuak aztertu ondoren, badirudi kontrazio masiboek gaur egun enpresa batzordean gehiengoa dutenen egoera hobetzea dutela helburu (CCOO, UGT eta USO). Asmoa langile berria hauek, zaurgarrienak, baldintzatu eta kontratazio prozesuetan parte hartzen duten sindikatuen aldeko botoak bermatzea da.

Horrela, beste behin ere patronala, sindikatu hauekin batera, beharrizan sozial gehien dutenen egoeraz baliatzen da bere interes propioetarako. Mota honetako kontratazio berriak burutzen dira ia erdi mafiosoa den fideltasunaren politika ezartzeko.

LAB sindikatuak langile gehiago kontratatzeko beharra aldarrikatzen du, baina enpresak aurrera daraman aldi baterako kontratazio eredu salatu nahi dugu, langileen prekaritateaz baialtzen bait dira betikoen interesetarako. Aurretik ere, LABek irregulartasunak salatu ditu kontratuetan eta Lan ikuskaritzak arrazoia eman izan dugu. Horregatik, Gerdau burutzen diren kontratu guztiak mugagabeak izatea eta aldi-baterako langileen prekarizazioan sakondu baino egin ez duten jarrera txar eta jauntxokeriak bertan behera uztea eskatzen dugu.

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...