Atzo gaueko 20:30ak aldera Guardia Zibilak Iruritako gazte bat herriko plazan grebako kartel bat jartzen ari zela geldiarazi eta identifikarazi zuen. Poliziek ere gaztearen autoa miatu zuten. Greba eskubidearen kontra estatuaren eta kapitalaren ordezkari desberdinek egiten dutena aski nabaria da; horren aitzinean, murrizketen eta laneko erreforma basatien aurka inoiz baino erantzun sendoagoa ematea ezinbestekoa da.