2024-12-22
HomeZerbitzu PublikoakKomunikabideakGasteizko Parlamentuak, zilegitasun ezatik, jokabide espainolistak, ez demokratikoak eta erakundeen erabilera partidistak...

Gasteizko Parlamentuak, zilegitasun ezatik, jokabide espainolistak, ez demokratikoak eta erakundeen erabilera partidistak sakontzen darraiela salatzen du EITBko LABek

Gasteizko Parlamentuak ez legezko proposamen bat onartu du aste honetan, EITBko albistegi eta programazioetan bazterkeria sakondu egiten duena. Dokumentuak hiru puntu ditu, hirurak zeharo bidegabeak.
Hasteko, EITBk daraman trataera informatiboaren norabide aldaketa onartu egiten du. Hau da, euskal jendartearen zati garrantzitsu bat (politikoa, sozial zein lurraldekoa) baztertzea eta informazio plural, objektibo eta kontrastatua ukatzea goraipatu egin du. Bide batez jendarteak duen informazio eskubidea larriki urratzen da.

Jarraian, Euskal Herrian abiatu den demokrazia eta normalizazioaren aldeko prozesuan laguntzea baino, kontrakoa egin eta ilegalizazioaren estrategia eta bazterkerian laguntzen jarraitzeko deia egiten dio EITBri.

Amaitzeko hainbat kontzeptu azpimarratzen ditu: "zilegitasuna, demokrazia, informazio zerbitzu publikoa, profesionaltasuna, egiatasuna, independentzia, interes informatiboa, informazio zintzo eta egiazkoa…". Komunikazio eskuliburu neoliberalen jarraipen zintzoa eginez, benetan egiten eta onartzen denaren kontrakoa nabarmendu nahi izaten da. Jendartea engainatu eta euren burua auto-konbentzitu beharra dute.

Estrategia integratzaile eta partidistari eusteko hain zuzen ere bazterkeria eta ilegalizazioa bultzatu beharra dute testua onartu duten alderdi nazionalista espainolek.

Euskal Herrian, 2011ko martxoaren 3an

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...