2024-11-05
HomeEkintza PolitikoaGasteizen izango gara larunbatean, Sarek deitutako manifestazioan

Gasteizen izango gara larunbatean, Sarek deitutako manifestazioan

Larriki gaixorik dauden presoen eskubideen aldeko manifestazio egingo du Sarek, larunbatean, Gasteizen, eta LABek babesa eman dio deialdiari. Mobilizazioa 17:30ean abiatuko da Iparralde gizarte etxetik.

Euskal gatazkaren ondorio eta konponbidearen parte diren presoei ezartzen zaizkien salbuespen egoera eta neurriekin amaitzea exijitzen dugu. Giza eskubideen ikuspegitik ere konpondu beharreko kontua da presoena; gaixorik daudenen egoera, batez ere. Mobilizazioa da elkartasunetik konpromisoetara pasatzeko modurik eraginkorrena, eta, horregatik, Gasteizen izango da sindikatuko ordezkaritza bat. Era berean, langile guztiei dei egiten diegu manifestazioan parte hartu eta presoen aldeko dinamiketan inplikatzeko.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bilera egin dugu Jehad Rashid palestinarrarekin

Jehad Rashid psikiatra palestinarra Euskal Herrian dago egunotan. Gaur bilera egin du Koldo Saenz sindikatuko Nazioarteko arduradunarekin eta Amanda Verrone Nazioarteko Idazkaritzako kidearekin. Palestinako egoeraren inguruan sakontzeko aukera izan dute bileran eta LABeko kideek sindikatuaren urteurrenaren inguruko liburu bat oparitu diote.

Cebek patronalari Bizkaiko grafikagintzako negoziazioak blokeatzeari uzteko exijitu dugu sektoreko azken greba egunean

Gaurko greba egunak ere jarraipen zabala izan du, eta espero dugu Cebekek ulertzea sektorearentzat hitzarmen duin bat adosteko garaia dela. Bilbon egin dugu manifestazioa, SPRIren egoitzatik Cebek Bizkaiko patronalaren egoitzaraino.

Kontratu gehiago sinatu arren, baldintzak kaskarragoak dira

Langabeziak eta afiliazioak gora egin dute urrian.