2025-03-24
HomeEkintza SozialaEkosozialismoaGaroña betirako ixteko eskatuko dugu bihar Bilbo eta Gasteizen

Garoña betirako ixteko eskatuko dugu bihar Bilbo eta Gasteizen


Garoñaren Kontrako Foroak elkarretaratze batera deitu du biharko, 13:00etarako, Gasteizko Legebiltzarraren aurrean. LAB Foroa osatzen duten eragileen artean dago, eta beste energia eredu baten aldeko aldarrikapena babestuko dugu. Bizkaian ere mobilizatuko dira bihar, 10:30ean, Bilboko Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean.

Garoña 2031. urtera arte ustiatzeko baimena eskatu du Endesak eta Iberdrolak osatutako enpresak. Hortaz, 2012. urtean itzalitako zentral nuklearra irekitzeko arriskuak egunerokoa kolpatu du berriro. Hori dela eta, Garoña betirako ixteko eskatzeko, eta beste energia eredu bat aldarrikatzeko, Garoñaren Kontrako Foroak elkarretaratze bat egingo du bihar, 13:00etan, Gasteizko Legebiltzarraren aurrean. Era berean, Bizkaian ere mobilizatuko dira. Kasu honetan, Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzaren aurrean izango da, 10:30ean.

Hain zuzen ere, hauxe da, Bilboko deialdiaren harira, Bizkaiko Garoñaren Kontrako Foroak kaleratutako oharra:

Urtarrilaren 26an, Garoñako zentral nuklearra berriz ere martxan ez jartzeko Arauz Besteko Proposamena eztabaidatuko da Eusko Legebiltzarrean, talde sozialistak sustatua. Hainbat erakunde ekologista, gizarte mugimendu, sindikatu, alderdi politiko, bizilagun elkarte eta Bizkaiko Garoñaren Kontrako Foroaz osatutako talde zabal batek, Proposamen honen aurrean dugun dezepzioa agertu nahi dugu; izan ere, edukinik gabekoa dela iruditzen zaigu eta zentral nuklearra betirako ixteko premiazkoak diren ekintza zuzenak eta beharrezkoak esijitzen ez direla uste baitugu.

Estatuko Legebiltzarrean lantzen diren gaien inguruko negoziaketak pil-pilean dauden honetan, Santa Maria de Garoñako zentral nuklearraren behin betiko itxiera eta eraistea, negoziaketetan LEHENTASUNEZKO eta ATZERATU EZINEZKO puntua izan dadila eskatzen du gizarteak, ekintza erreal eta berehalakoak martxan jarriz. Hare gehiago, CSN Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Batzordearen zuzendaritza teknikoaren bilera bihar bada ere, El País egunkariak gaur aurreratu duenez, erakunde honek prestatu duen txostena zentral nuklearra berriz zabaltzearen aldekoa dela jakin dugunean.

Gainera, zentral nuklear guztien itxiera progresiboa ere gehitu beharko litzatekeela uste dugu, gainontzeko zentral nuklearrak berriz ere martxan jartzeko baimenak ukatzea, Segurtasun Nuklearreko Kontsailuaren independentzia bermatzea eta zentral nuklearrak barne hartzen ez dituen eredu energetiko berri bat lortzeko lanari ekitea.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB sindikatuak Eusko Legebiltzarrera eraman du Enplegu Zentro Berezietako EAEko lehen lan hitzarmenaren beharra

LABeko Enplegu Zentro Berezietako ordezkariek agerraldia egin dute gaur Eusko Legebiltzarrean. Izan ere, abenduaren 3an Enplegu Zentro Berezietako lehen lan hitzarmena negoziatzeko mahaira deitu zuen LABek. Mahai horretarako bi deialdi egin ostean, ordea, patronalak bere ardura hartu gabe jarraitzen du, eta ez da lortu mahaia eratzea.

Euskal Herriak Kapitalari Planto Osakidetzaren pribatizazioaren aurka mobilizatuko da

Martxoaren 31n mobilizatuko da Bilbon, 11:00etan, Areilza Doktorea kaleko anbulategiaren aurrean.

Udalerriko Eguneko Arretarako Landa Zentroko langileen lan-baldintzak sektore publikokoekin parekatzeko eskatzen dio LABek Amurrioko Udalari

Aspaldi bideratu zuen LAB sindikatuak bere ekintza sindikala eta negoziazio kolektiboko estrategia zaintza sistema publikoa lortzera. Hego Euskal Herriko administrazioei pribatizatutako zaintza langileen publifikazioa exijituz eta zaintza zerbitzuen kudeaketa publikoa aldarrikatuz.