Garbiñe Aranburu: “Sindikatuko emakumeak funtsezkoak zarete borroka sindikal eta sozialean”

Zaintzaren eremuan lan egiten duten hainbat emakume langile Altsasun bildu dira, “Bizitza posible egiten dugu, somos esenciales” lelopean, sindikatuak antolatutako topaketen harira. Hain zuzen ere, zaintzarekin lotutako sektoreetako borrokak, erabat feminizatutako sektoreetakoak, lehen lerrora eraman ditugu eta, bildutako guztien artean, langileon funtsezkotasunaren neurriko aldarrikapen sorta adostu dugu.