2025-04-21
HomeEkintza SozialaHelduak eta PentsiodunakGarbiñe Aranburu: "Pentsio sistema propio bat eraikitzeko beharra dugu"

Garbiñe Aranburu: “Pentsio sistema propio bat eraikitzeko beharra dugu”

Gaur ere, joan abenduaren 5 eta 10ean bezala, greba eguna da Ipar Euskal Herrian. Hain zuzen ere, Baionako kaleak hartu ditugu Macronen Gobernuak sustatutako erretreten erreforma salatzeko. LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu izan da Baionan, eta pentsio sistema propio bat edukitzeko beharra aldarrikatu du, pentsio sistema publikoa erasotzen ari diren honetan.

"Pentsio sistema erasotzen ari dira. Pentsio sistema propio bat eraikitzeko beharra dugu; ezinbestekoa iruditzen zaigu Euskal Herriko langileok bertan erabaki ahal izatea gure pentsio sistema zein den, lan harremanekin edo babes sozialarekin egin beharko litzatekeen bezala".

Garbiñe Aranbururen hitzak dira hauek, Baionako manifestazioa hasi aurretik egindakoak. Lehenago, LABeko idazkari nagusia Euskadi Irratiko Baionako estudioetan izan da, eta, bertan egindako elkarrizketan, mobilizazio sozialaren garrantzia nabamendu du: "Protesta sozialik ez badago, aldarriek ez dute lekurik hartzen agenda politikoan".

Zentzu honetan, datorren urtarrilaren 30eko Greba Orokorrerako deia egin du Baionako mobilizazioan, lan, pentsio eta bizitza duinaren alde egiteko balioan jarri beharreko mugarria delako. 
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Enviserreko langileek greba gogortu dute, protestaren hirugarren astean

Hiriko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzeko Gasteizko Udalaren kontrata den Enviser enpresako langileek hiru aste bete dituzte greban. Baldintza duinak jasoko dituen hitzarmen propio bat lortzea da beren helburua. Hainbat langilek Gasteizko udaletxearen aurrean pasa dute gaua, azken honen inplikazioa eskatzeko.

LABek ontzat jo du Iruñeko Udalaren eta alokairuzko bizikleten enpresaren artean sinaturiko akordioari esker langileei zor zitzaizkien soldatak ordaintzea

LAB sindikatuak duela bi aste salatu zuen Ride On Pamplona Iruñeko alokairuko bizikleta elektrikoen zerbitzuko langileak egoera larrian zeudela, sei hilabete baitzeramatzaten nominak berandu kobratzen eta, gainera, enpresak bi nomina oso zor baitzizkien. Iruñeko Udalak eta Ride On-ek gaur iragarri duten akordioaren arabera badirudi zerbitzuaren jarraipena bermatuko dutela eta enpresak berehala kitatuko dituela langileekin dituen zorrak.

LABek salatzen du milaka gutun banatu gabe daudela Gasteizen Correoseko langile faltagatik

Langilerik ez kontratatzearen ondorioz, kaosa sortu da azken hilabeteetan posta-banaketan, eta inoiz ikusi gabeko egoetara iristen ari da. Kontratazioan murrizketa hain handia da, kasu askotan ez dela inor ordezkatzen ari. Adibidez, Alde Zaharreko postariak urte erdi baino gehiago darama bajan, ordezkatu gabe.