2024-12-19
HomeEkintza PolitikoaGarbiñe Aranburu: "Langileen aurkako lapurreta bat gertatzen ari da"

Garbiñe Aranburu: “Langileen aurkako lapurreta bat gertatzen ari da”

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatzen dugun eragileok elkarretaratzeak egin ditugu Bilbon eta Iruñean, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren eta Nafarroako Parlamentuaren aurrean, hurrenez hurren, diru sarrera duinen alde, “Stop pobretzeari. Bizi-baldintza duinak eta prezioen kontrola, orain!” lemarekin egiten ari garen mobilizazio dinamikaren barruan.

Bilbon, LABeko koordinatzaile orokorra den Garbiñe Aranburuk egin ditu adierazpenak, eta nabarmendu du ezinbestekoa dela kalera ateratzea bizitzaren garestitzea eta zerbitzu publikoen deuseztea ikusita. “Langileen aurkako lapurreta bat gertatzen ari da. Lanaren errentak elite ekonomiko baten errentetara ari dira igarotzen. Botere eta aberastasun kontzentrazioa gero eta esku gutxiagotan dago”, esan du.

Garbiñe Aranbururen hitzetan, “hori gertatzen ari da, gobernuetatik, alderdi sistemikoetatik, hori horrela izatea ahalbidetzen ari delako. Ez dago borondaterik, ezta ausardia politikorik ere, egoera honetara ekarri gaituzten politika neoliberalak alde batera uzteko. Gobernu desberdinen aurrekontu-proiektuak duela urte askotatik salatzen ari garenaren beste adibide bat dira”.

Egoera honen aurrean, Euskal Herriko langileok gauza bat oso argi dugula azpimarratu du. “Antolakuntza eta borrokarekin bakarrik lor daiteke egoera hau iraultzea. Eta horretan ari gara, joan den kurtsoan zehar eta honetan, aurrekaririk gabeko greba eta mobilizazio prozesu bat aktibatu da sektore eta enpresetan. Une honetan asko dira aberastasuna modu bidezkoagoan banatzeko borrokan ari diren sektore eta enpresak, bizi-baldintza duinen alde irekitako borroka asko daude. Eta ez dira gutxi lortutako akordio onak”, azaldu du.

Eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta osatzen dugunok kalean ere mobilizatzen ari gara. “Kaleak hartu behar ditugu pentsioak KPIaren arabera errebalorizatzeko, gutxienez 1400 euroko soldata eta 1.260 euroko pentsioaren alde, soldatetan eta pentsioetan dagoen arrakalarekin amaitzeko. Kaleak hartu behar ditugu erreforma fiskala behartzeko. Eta datorren 19an beste hitzordu garrantzitsu bat dugu eta hemendik mobilizazio horietan parte hartzeko deia egiten dugu”, erantsi du.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk EITB bere alderdi interesen mesedetan erabiltzeko duen asmoa salatu nahi dugu

LABek gogor salatu nahi du EAJk, beste behin ere, EITB bere alderdi interesetarako erabiltzeko erakutsitako asmoa, eta, oraingoan gainera, batere lotsarik gabe eta inpunitate osoz, publikoki adierazi izana.

B&B Trends-ena da Gasteizko SDA Factory-ren itxieraren errua

Zuzendaritzak SDA Factory ixteko erabakia hartu du, lehengo Gasteizko BSH. Ia 50 urtetako historia duen enpresa honek Aldi Baterako Enplegu Erregulazio Espedientean (ABEEE) pasatu ditu azken lau urteak.

Asteasuko Siemens Gamesako ABEEEaren eragina murriztu eta enplegua defendatzeko neurriak lortu ditugu

Hasteko, salatu nahi dugu enpresak negoziaketa talde mailan egin nahi izan duela, Asteasuko langileen ordezkaritza disolbatua eta eragin mugatuarekin zeogoen mahai negoziatzaile bat inposatuz. ABEEE luze eta gogorra nahi zuen enpresak langileentzat eta egoera honen aurrean, markoaren salaketaz gain, neurriaren eragina ahalik eta gehien murrizten saiatu da LAB.