2024-12-23
HomeEkintza SindikalaGarbiñe Aranburu: «CONFEBASK erantzukizunez jokatzen ari dela dioenean gezurreta ari da»

Garbiñe Aranburu: «CONFEBASK erantzukizunez jokatzen ari dela dioenean gezurreta ari da»

Negoziazio kolektiboaren urteko bilakaeraren balorazioa egiteko agerraldia egin du gaur LABek Bilbon. Sindikatuak CONFEBASKek blokeorako hartutako erabaki politikoak sorturako lan harremanen egoerak alternatiba integrala eskatzen duela adierazi du (lan harreman eredu berri bat). LABentzat borroka eta proposamen bidez euskal herriko langileen eskubideak bermatuko dituen lan harreman eredu berri baten alde egiteko garaia da eta honen aldeko urratsak emateko borondate politikoa eskatu du.


LABek lan harreman ereduaren inguruan duen posizioa, erronka eta helburuak

Negoziazio kolektiboan aurtengo ikasturtearen adierazlerik nabarmenena blokeoa izan da EAEn. Horretarako erabaki politikoa hartu duelako CONFEBASKek, hitzarmenak, lan erreforman sakontzeko, soldata igoerak mugatzeko eta lan baldintzak kaskartzeko nahi ditu, sortzen den aberastasuna gero eta okerrago banatzeko. Gauzak horrela, salbuespena dira sinatzen diren sektoreko akordioak.

CONFEBASKek esaten du erantzukizunez jokatzen ari direla, baldintzak mantentzen ari direla etab. Gezurra da, lan munduan desarauketa ematen ari da, prekarizazioa izugarria da….. eta sortzen den aberastasuna gero eta okerrago banatzen da. BPGn soldaten pisua gero eta txikiagoa da eta Europarekin alderatuz HEHan hori askoz nabarmenagoa izaten ari da. 2008an krisia lehertu zenean Europan %49aren azpitik zeuden eta HEHan apur bat goitik. 2013an europan kurban goruntz joan da soldaten bilakaera eta orain %49,4ean daude eta HEH izugarri behera, orain %46,7an (berdin EAE – NAFARROA), areagotuko da.

CONFEBASKek gero eta babes sozial txikiagoa eta zilegitasun gutxiago dauka jarrera honekin jarraitzeko. Elite ekonomiko txiki baten interesak baino ez ditu defendatzen eta ez du enpresarien gehiengoa ordezkatzen, ez da ekonomia errealean pentsatzen ari, gutxi batzuen mozkinak hobetzean baino. Hori herri ikuspegi batetik oso kezkagarria da.

Zilegitasun eta babes sozialik ez – indarra bai, hiru arrazoi nagusirengatik: ordezkaritza maila, legeen babesa eta babes politikoa.

Ordezkaritza maila
– CONFEBASKen barnebiltzen diren enpresa elkarteei, inoiz neurtua izan ez den enpresarien ordezkaritzak, ematen dien gehiengoa, negoziazio mahai ia guztietan.

Legeen babesa
– Legeetatik jaso dituzten onurak. Erreformaz erreforma lan harreman eredu antidemokratiko bat inposatu digute, hau ez da 2012an PPk eginiko erreformarekin hasi, ukaezina bada ere erreforma horren gogortasuna. Neurriz neurri gero eta bitarteko gehiago eman zaio patronalari langileen kaltetan.

Gainera ez dugu ahaztu behar erreformen zikloa ez dela amaitu, FMIak eskatu dio estatu espainiarrari soldatak murrizteko edota negoziazio kolektiboa berriro erasotzeko. Erabateko aldebakartasuna eskuratu dute azken erreformarekin eta CONFEBASKek oraindik lan merkatuan malgutasun gehiago eskatzen du, baita kotizazio sozialak edota zergak murriztea…berriro ere aberastasuna gutxi batzuen eskuetan pilatzeko.

Epaitegietatik ere babestuak daude, lan erreforma ez dute egin ondoren epaitegiek atzera botatzeko. Hori erakusten du konstituzionalaren azken erabakiak eta horrela egingo dute aurrerantzean ere, hemen ez dago botere banaketarik zer espero datieke epaitegi honetatik, bere buruak 2010ean lan merkatuari buruzko idatzi bat egin bazuen eta ondoren Ppko Gobernuak puntu horietako asko onartu bazituen.

Babes politikoa
– Hirugarren arrazoia, salagarriena dena, babes politikoa, Madrilgo Gobernuak noski baina baita Gasteiz eta Nafarroakoa ere horretan bidelagun paregabeak izaten ari dira. Bereziki aipatzekoa da lan erreformaren kontra eta lan esparru propioaren alde omen dagoen Jaurlaritza – PNVren jarrera: Aburtori metaleko hitzarmenak desblokeatzeko bitartekaritza lanak egiteko eskatu genion eta ez du egin, patronalaren ordezkaritza neurtzeko bide objetibo bat aurkitu dezala eskatu genion eta ez du egin, lan harreman eredu berri baten alde egiteko proposamen zehatza luzatu genion – uztailean zerbait aurkeztekotan geratu ziren eta ez dute egin.

Hori bai, aukera duen bakoitzean PNVk ihes egiten dio gehiengoaren interesen defentsa egiteari. LABek esana du eragile politikoek badutela zeresana lan harremanetan, negoziazio kolektiboan gertatzen ari denaren inguruan eta mozioak aurkeztu ditugu udaletxe batzuetan, momentuz Tolosan bakarrik eztabaidatu da, gehiago izango dira irailean. PNVk kontramozioa aurkeztu du eta berriro ere erantzunkizuna maila berdinean kokatzen du patronalean eta sindikatuen artean horrela ekidistantzia jarrera bat mantentzen duela adierazi nahian, horrelako jarrerekin patronalari babes politikoa ematen ari da argi eta garbi.

Nafarroan ez da EAEn ematen den blokeo egoera ematen. Hitzarmen gehienak CCOO eta UGTk sinatu dituzte patronalaren paramoetroetan: soldatak izoztuz, igoera oso apalekin edota lan erreformaren kontrako klausula argirik gabe. Hala ere, ezin esan nafarroako langileen egoera hobea denik, ez enpleguaren bilakaerari ez eta soldaten bilakaerari dagokionez ere.

Geroz eta dimentsio handiagoa hartzen ari den arazo politiko baten aurrean gaude. Egungo ereduarekin eta etorriko diren erreforma berriekin langabezia ez da murriztuko, prekarietatea izugarri igoko da, soldatak murriztuko dira eta pobrezia areagotuko da, oso adierazgarria CESen azken txostena.

Lan harreman eredua bere osotasunean berrantolatu behar da. Negoziazio kolektiboak beste garai batzuetan paper bat jokatu izan du, zeregina izan du soldatak eta lan baldintzak arautzen zituen heinean sortutako aberastasuna hobe banatzeko eta enplegua babesteko. Are gehiago gure moduan enplegu gaietan ahalmen legegilerik ez duen herri batentzat, lan harremanetarako euskal esparruaren zutabe garrantzitsua izan da.

Orain zeregin hori guztiz baldintzatua dago, langileok gure eskubideen defentsarako bitarteko kolektiborik gabe utzi gaituzte, beraz negoziazio kolektiboak lan harremanak beste modu batean eraikitzeko eskaintzen dituen aukerak gero eta mugatuagoak dira.

Soldata igoera oso apalak egin eta lan erreforma bere osotasunean ez aplikatzea sekulako borroka izaten ari da, Hor dago LAB jarraituko dugu mobilizatzen eta negoziazio eremu guztiak defendatuko ditugu. Eta ez hori bakarrik, hitzarmen horiek sektorean edo enpresan, gutxieneko eduki batzuk bermatu behar dituztela ere. Ze oso adierazgarria da iaz sinatu ziren enpresa hitzarmenetan soldata igoera apalagoa izan zela sektoreetan baino.

Lan harremanen egoerak alternatiba integrala eskatzen du, lan harreman eredu berri bat. Lan munduan egoera oso latza da eta eztabaida hitzarmenak helburu bilakatu eta sinatzera ezin da mugatu, CCOO eta UGTk egiten duten moduan. Edozein hitzarmen ez da ona langileentzat.

Eta eztabaida ezin da mugatu ere ea sektorean edo enpresan non aurre egiten zaion hobe erreformari. Negoziazio esparru guztiak dira beharrezkoak eta garrantzizkoak. Baina, hori bezain egia borobila da, egungo joko arauekin, izan enpresa hitzarmenekin izan sektore hitzarmenekin, langabezia, lan munduaren prekarizazioa, aberastasun banaketan ematen ari den desberdintasuna etab. arindu badaiteke ere ezin dela geratu, lan harramenetarako joku arauak bere osotasunean aldatzen ez baditugu.

Lan harreman eredu berri bat eraikitzeko eta horren aldeko urratsak emateko borondate politikoa behar da. Argi dago ez dagoela patronalik horretarako, EAE zein nafarroako gobernua ere ez daude erabaki politiko horiek sustatzeko.

Beraz gure ustez, eredu berri baten alde gaudela esaten dugunon erronka eta erantzukizuna da, motzeko ikuspegiarekin aritzeari utzi eta borroka eta proposamen bidez euskal herriko langileen eskubideak bermatuko dituen lan harreman eredu berri baten alde egitea, lan harremanetarako euskal esparrua edukiz betetzea. Borroka eta proposamen bidez, egun ez dauden borondate politikoak behartzea. LABek egin du bere proposamena, eztabaidagarri izan daitekeena, baina egin dezagun eztabaida hori behingoz.

 

«Lan harreman eredua bere osotasunean berrantolatu behar da. Lan harremanen egoerak alternatiba integrala eskatzen du, lan harreman eredu berri bat. Borroka eta proposamen bidez, egun ez dauden borondate politikoak behartzea lortu behar da. LABek egin du bere proposamena, eztabaidagarri izan daitekeena, baina egin dezagun eztabaida hori behingoz»
 

 

{linkr:related;keywords:negoziazio-kolektiboa;limit:10;title:Albiste+gehiago}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...