Nafarroako garbiketa langileek, Parlamentuko eta Iruñeko Udaleko hurrengo diru laguntzetan aurreikusten diren murrizketen aurrean, euren desadostasuna erakutsi zuten atzo goizean. Ehun langile inguru murrizketa hauek zerbitzuaren kalitatean, lan postuetan eta lan baldintzetan eragina izango dutela adierazi zuten konzentrazio baten bitartez. Hurrengo abenduaren 13an 10:30etan Parlamentuaren aurrean beste konzentrazio bat iragarri zuten.