2025-04-05
HomeZerbitzu PribatuakGarbiketa"Aurrerapausorik ikusten ez badugu, deialdi berriak luzatuko ditugu", adierazi dute Garbialdiko langileek

“Aurrerapausorik ikusten ez badugu, deialdi berriak luzatuko ditugu”, adierazi dute Garbialdiko langileek

Seigarren greba eguna bete dute gaur Garbialdiko langileek. Elkarretaratze bat egin dute Bizkaiko Ogasunaren egoitzaren aurrean.

Bizkaiko Foru Aldundiko arduradunekin bildu dira gaur Garbialdiko langileak, greba egiten duten seigarren egunean. Langileen hitzetan, "goizean deitu gaituzte eta haiekin bildu gara gatazkari buruz hitz egiteko. Haien kezka agerrarazi eta Garbialdiri negoziatzea eskatuko dietela esan digute. Gaur gure seigarren greba eguna da. Udan zehar, greba hauek eman dituzten emaitzak baloratu eta, irailean aurrerapausorik ikusten ez badugu, deialdi berriak luzatuko ditugu".
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek irmoki salatzen du Bilboko Errekalde auzoan Ertzaintzak erabilitako bortizkeria, eta erantzukizunak argitzeko ikerketa eskatzen du

Bilboko Errekalde auzoko gaztetxea desalojatzeko aginduarekin batera, hamarnaka zauritu eragin ditu Ertzaintzaren operatiboak. Tartean, gazte bati ebakuntza egin behar izan diote eta barrabila galdu...

17. hildakoa 2025a hasi denetik Euskal Herrian, 10.a Nafarroan

Atzo, 55 urteko langile iruñear bat hil zen Agoitzen aldamiotik erorita. Tejados Aoiz enpresako langileak 10 metroko erorikoa izan zuen.

Langileen aldeko politika publikoen beharra partekatu du LABek EH Bildurekin

LABen eta EH Bilduren ordezkaritza banak, LABeko koordinatzaile orokor Igor Arroyo eta EH Bilduko EAEko Legebiltzarreko bozeramaile Pello Otxandiano buru, bilera izan dute gaur Donostian.