Bizkaiko Foru Aldundiko eraikinen garbiketaz arduratzen diren langileek elkarretaratze zaratatsu bat egin dute gaur Trapagan, Garbialdik azpikontratak bertan duen egoitzaren aurrean. Enpresaren bulegoetara igotzen saiatu dira, baina atea parez pare itxi diete, eurekin ez dutela ezer hitz egiteko argudiatuz. Astero ari dira mobilizatzen langile hauek, baina, orain arte, Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean egin izan dute.