2025-03-20
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaGarapen profesionalaren gaineko epaia betetzea eta eredu berria adosteko negoziazioa martxan jartzeko...

Garapen profesionalaren gaineko epaia betetzea eta eredu berria adosteko negoziazioa martxan jartzeko exijizen diogu Osakidetzari

2011ko deialdia Osakidetzak bertan behera utzi izanaren kontrako salaketek langileoi arrazoia eman digute hainbat alditan epaitegietan. Orain dela gutxi argitaratutako epaiak, epaileak 2011ko prozesuan maila lortu zuten langile guztiei dagozkien ordainsariak ordaintzera behartu du Osakidetza.

Hasieratik LAB oso kritikoa izan da lanbide garapenaren eredu honekin, ezkutuko osagarri ekonomiko huts bezala geratu dena. Ez dugu eskubide bezala eskuratu, baizik eta Osakidetzak bere borondatez eta nahi duen bitartean ezarritako diru sari moduan (argi gelditu denez 2014ko gelditzearen ostean). Guk kritikatzen ditugun bere ezaugarrietako batzuk hauek dira: Osakidetzako zuzendaritzaren esku dago deialdia egin, ez egin eta noiz egitea; buruzagitza eta gainbegiraleen menpeko balorazio subjektiboan oinarritzen da; prestakuntzaren negozioa indartu egiten du (sindikatu batzuena barne), kategorien artean diskriminatzailea da, ez dago guztion eskura, diru-sariak baino ez ditu aurreikusten… Osakidetzak, gainera, urte hauetan guztietan erabili du lanbide garapena langileak inposatutako murrizketa larrien aurrean lasaitzeko.

Horregatik, LABek garapen profesional ezberdin baten alde egin du beti, eredu berri hori negoziatzeko eskaera behin eta berriro Osakidetzari helaraziz. Garapen profesional bat dirutan soilik oinarritzen ez dena, langile guztiontzat, balorazio objektiboekin, eta soldata igoera lineala jasotzen duena (kategoria guztiontzat diru kopuru bera) eta oinarrizko soldatan integraturik, besteak beste.

Hala ere, indarrean dagoena gure eredua ez den arren, gure ustez Osakidetzak erantzun egin behar die langileokin hartutako konpromisoei. Beraz, garapena betetzea exijitu behar zaio, gainontzeko murrizketak bertan behera utzi behar dituen modu berean.

Hori kontuan hartuta, Osakidetzari exijitzen diogu: ebazpen judizialak betetzea denbora galdu gabe, eta jarraian, garapen profesional eredu berria lortzeko negoziazio prozesu ireki eta demokratikoa martxan jartzea.
 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Manifestazioa Iruñean apirilaren 5ean soldata eta pentsio duinen alde

Gaur Iruñean egin den prentsaurrekoan parte hartu dugu. Jarraian dituzue edukiak:

Grebak eta mobilizazioak Arabako egoitzetan herrialdeko hitzarmenaren alde eta zaintza sistema publiko eta komunitarioa eskatzeko

Arabako Aldundiaren pribatizazio joerek egoera larrian jarri dituzte bai langileen bizi-baldintzak baita zaintza-sistema ere. Horregatik, beste behin ere, adinduen egoitzetako langileak atzo eta gaur grebak egin eta kalera irten gara lan hitzarmen probintziala negoziatzeko eta zaintza publiko eta komunitarioko sistema bat aldarrikatzeko.

Gipuzkoako egoitzetako langileek hitzarmen duina exijitu dute

Gipuzkoako egoitzetako langileek elkarretaratzea egin dute gaur Lan Harremanen Kontseiluaren aurrean, Donostian, hitzarmen duina eskatzeko.