2024-12-22
HomeEkintza SindikalaGaizka Uharte: “Sakanan langabezia %20tik gorakoa da; eskualdeak aintzat hartuko dituen enplegu...

Gaizka Uharte: “Sakanan langabezia %20tik gorakoa da; eskualdeak aintzat hartuko dituen enplegu plana beharrezkoa da”

Gaizka Uharte Balda, Sakana Larraun eskualdean LABeko idazkariak atzo parlamentuan Sakanaren inguruko lan saioan, Nafarroako eskualdeak aintzat hartuko dituen enplegu politika planaren defentsa egin zuen.

Gaizka Uharte Balda, Sakana Larraun eskualdean LABeko idazkariaren interbentzioa parlamentuan

Gaizka Uharte: “Sakanan langabezia %20tik gorakoa da; eskualdeak aintzat hartuko dituen enplegu plana beharrezkoa da”

«Lehenik eta behin, gure eskualdearen beharretara egokitutako eredu sozial eta ekonomikoa sustatzeko abian jarritako bidearekiko LABen atxikimendua eta konpromisoa adierazi nahi dut. Geure egiten dugu 2011n Sakanako krisi mahaiak onartutako ebazpena, eskualdeko eragile politiko, sozial, sindikal eta enpresarialen arteko adostasun zabal batean oinarritua.

Bide hori babesten duen gizarte sektore zabala dugu Sakanan, sakanarrek horrela erakutsi dute 2010 eta 2011n eginiko mobilizazioetan, baita aurreko astean izandako greba orokorrean ere, non 3000 lagun elkartu ginen, hemen, Iruñean.

Herrika eginiko langabezia datuen baturaren arabera, 1.972 lagun daude lanik gabe egun Sakanan. 2007ko datuen hirukoitza da, orduan 600 herritar zeuden lagabezian. Herritar horietatik erdia baino gehiago emakumeak dira, 45 urte baino gehiagokoak %40. Langabezia gehien igo den sektorean industria, 661 langabeturekin, eta zerbitzuen sektorea dira, azken hau 1011 langabeturekin.

Langabeziaren portzentaia %20aren gainetik dago jada. Sakanan 2008an ehun produktiboak 6.722 lanpostu zituen. Egun %32 jaitsi da kopurua, 4.532 pertsona daude enpresa eta komertzioetan kotizatzen dutenak. Datuok eskutan, ohartarazi behar dugu Sunsundegui ixten bada ehun produktiboak %40ko jaitsiera izango duela 2008ko datuekiko.

Enpresa garrantzitsuak desagertzea afera estrukturala izan da, enpresa nagusiak ixtearen ondorioz, atzetik tailer txikiak eta zonaldeko komertzioak itxi dira.

900 lanpostu zuzen suntsitu dira 6 enpresa itxita

Dinescon 155, Recindsa 82, Isphording Hispania 95, Gamesa 150, Arfe 157, INASA 250

Batzuk deslekutu egin dituzte, beste batzuk multinazionalen estrategien ondorioak jasan dituzte, beste hainbat kudeaketa txarraren ondorioz desagertu dira. Baina guztiek zuten alternatiba, aurretik kontrol publikoa ezarri izan balitz edo martxan ziren ekimenak babestu izan balira.

Tarte honetan kooperatibekin lotutako esperientziak ere jarri dira martxan, Altsasuko kasu, honek 40 lanpostu sortu eta aurrera egin du.

Egoerak okerrera egin dezake

Sunsundeguin 237 lanpostu zuzen daude, eta Sunsundeguiri loturik beste 133 lanpostu ere badira tailer laguntzaile eta azpikontratetan, zeinetan Nafar Gobernuak esku hartzen duen, Sodenaren bidez. Sunsundeguiren itxierak beste 14 enpresaren itxiera ekarriko luke.

Langabezia eta lanpostu suntsiketa nagusi den testuinguru honetan, drama latzena prestazioak agortuak dituzten herritarrena da. Familia laguntza eskaera nabarmen igo da, elikagai bankuak 806 lagunen artean 59 tonelada janari banatu ditu Sakanan.

Alternatibak hiru zutabe nagusi ditu

Lehena, eskualdeko enplegu suntsiketa geratzea, nola sektore publikoan hala pribatuan. Lan erreforma aplikatzen jarraituz gero, soldatak jaitsiz eta lanorduak igoz, enplegu galera gero eta handiagoa izango da. Fiskalitate bidez, soladata bidz eta lana banatuz aberastasuna banatzen ez bada, enplegu galerak ez du etenik izango.

Ezinbestekoa da eskualdeko beharretara egokitutako eredu sozial eta ekonomikoa sortzea. Eskualdeak aintzat hartuko dituen enplegu plana behar dugu. Multinazinalen menpeko den eredu zentralizatzailea alde batera utzi behar dugu, beste eredu bat sustatu. Eta uste dugu eztabaida hori eskualdeko eragile politiko, sindikal, sozial eta enpresarialen artean egin behar dugula. Bide luzea da, Sakanan bertan akordioak eraikiz egin beharrekoa. Eredu berri bat behar dugu, Nafarroan eraikia, Nafarroarako.

Beharrezkoa da babes soziala indartzea, mundu guztiak bizimodu duina izateko aukera bermatua eduki behar du. Langabezia sariak amaitu ondoren jendea beldur da etxebizitza gabe geratzeko, eta bada zaborrontzietara jotzen duenik, jan ahal izateko. Horrela jarraituz gero ez da egoera konponduko.

Egoerak eskatzen du, gure eskualdeak babes berezia behar du, kolaborazio guneak behar ditugu, ez inposaketa. Zer eskualde nahi dugun marraztu behar dugu, bultzatzen dugun garapen ereduak aberastasuna sortu behar du Sakanan banatu ahal izateko. Dibersifikaziorik ezean, multinazionalen menpeko izanik, eta ehun ekonomikoa hobetzeko inbertsiorik egiten ez bada egiten, badakigu zer dagoen. Sakanan gertatzen ari dena exenplu izan behar du Nafarroa osoan halakorik beste inon gerta ez dadin. Nafarroatik eta Nafarroarako garapen ekonomikoa bultzatu dezagun.
Iruñean, 2013ko martxoaren 7an
» 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...