2025-03-21
HomeZerbitzu PribatuakOstalaritzaFoster's Hollywoodek zortzi langile modu txarrean kaleratu izana salatu dugu

Foster’s Hollywoodek zortzi langile modu txarrean kaleratu izana salatu dugu

Bilboko Gran Via 68ko jatetxearen aurrean elkarretaratze bat egin dugu, eta Bilboko gazte prekarioen asanblada den Eragin taldearen babesa jaso du protestak.

Foster’s Hollywood jatetxe kateak zortzi langile kaleratu zituen Bilboko Bidebarrieta kalean duen lantokitik. Gainera, modu txarrean aritu da enpresa, errespetuaren, duintasunaren eta begirunearen marra gorriak gaindituz. Izan ere, sukaldean jarritako ohar baten bidez jakinarazi zien langileei kaleratuta zeudela, urtarrilean.

Orain kaleratuak izan diren langileek prekarietatearen aurpegirik krudelena pairatu dute euren buruetan:

– Zor zaiena ez zaie ordaintzen
– Tratu umiliagarriri eta apalesgarriak jaso.
– 40 ordu baino gehiagoko jardunaldiak bete, kontratu partzialak izanda.
– Ohiko lanak bete dituzte aldi baterako kontratuekin.
– Betetzen dituzten funtzioetatik beheragoko Kategoria Profesionalaren aitortza.
– Azken kontratuarekin lotutako antzinakotasuna.
– Langileak zenbat eta hizkuntzaren eta eskubideen inguruko ezjakintasun handiagoa izan, harrokeria handiagoz jokatu du enpresak.

Enplegu duinaren aldeko eta prekarietatearen aurkako borrokan, langile antolaketa eta mobilizazioaren aldeko borrokari eutsiko dio LABek.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Manifestazioa Iruñean apirilaren 5ean soldata eta pentsio duinen alde

Gaur Iruñean egin den prentsaurrekoan parte hartu dugu. Jarraian dituzue edukiak:

Grebak eta mobilizazioak Arabako egoitzetan herrialdeko hitzarmenaren alde eta zaintza sistema publiko eta komunitarioa eskatzeko

Arabako Aldundiaren pribatizazio joerek egoera larrian jarri dituzte bai langileen bizi-baldintzak baita zaintza-sistema ere. Horregatik, beste behin ere, adinduen egoitzetako langileak atzo eta gaur grebak egin eta kalera irten gara lan hitzarmen probintziala negoziatzeko eta zaintza publiko eta komunitarioko sistema bat aldarrikatzeko.

Gipuzkoako egoitzetako langileek hitzarmen duina exijitu dute

Gipuzkoako egoitzetako langileek elkarretaratzea egin dute gaur Lan Harremanen Kontseiluaren aurrean, Donostian, hitzarmen duina eskatzeko.