2024-12-22
HomeEkintza SozialaPolitika publikoak"Beste politika fiskal baten aldeko apustua egiten ez duenak politika neoliberalen betikotzea...

“Beste politika fiskal baten aldeko apustua egiten ez duenak politika neoliberalen betikotzea sustatzen du”


LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk eta Ekintza Sozialeko antolakuntzako Edurne Larrañagak agerraldia egin dute, sindikatuak fiskalitatearen inguruan egindako azterketa aurkezteko eta eredu fiskal berri baterako neurrien berri emateko. Maiatzaren 26an izango dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Batzar Nagusiak eta Nafarroako Parlementurako hauteskundeak eta erakunde hauek dute zerga politika arautzeko ahalmena. Hortaz, hauteskunde hauen atarian, hainbat proposamen egin ditugu erreforma fiskal birbanatzaile baterako: presio fiskala igo Europako batez bestekoetara gerturatzeko, baina zergaren karga enpresa handietan, errenta handienetan eta ondare handietan eror dadin; diru-bilketaren pisua zeharkako zergetara, bereziki BEZera, eramateko joera zuzendu, fiskalki neutrala dela eman arren, ahalegin fiskal handiagoa eskatzen duelako errenta baxuenak dituzten pertsonentzat; eta iruzur fiskalaren kontrako langile eta baliabideak handitu, besteak beste.  


"Emakumeei bereziki eragiten dieten prekarietatea, pobrezia eta bazterketa soziala ekidin daitezke aberastasunaren banaketa bidezkoago baten aldeko apustua eginez gero, eta, horretarako, politika fiskala tresna bat izan daiteke".

Garbiñe Aranbururen hitzak dira hauek, sindikatuak fiskalitateari buruz egindako azterketaren aurkezpenean egindakoak. Hauteskunde kanpainaren testuinguruan, LABeko idazkari nagusiak gogoratu du alderdi politiko batek defendatzen duen eredu fiskala alderdi horrek defendatzen duen gizarte ereduaren isla dela: "Beste politika fiskal baten aldeko apustua egiten ez duenak politika neoliberalen betikotzea sustatzen du; prekarietatea, pobrezia eta bazterketa soziala betikotzea sustatzen du. Hain justu, gehiengo sozialari bizkar ematen dion modelo ekonomiko eta sozial bat betikotzea bultatzen du, patronalaren neurrira diseinatutako ereduaren alde".

Garbiñe Aranbururen hitzetan, "langileek jakin behar dute herritarren bizitza hobetzea ezinezkoa dela politika fiskala aldatu gabe. Langileek jakin behar dute indarrean dagoen politika fiskala patronalak diseinatu duela. Patronala bera da herri honetako politika publikoak bideratzen ari dena".

Neurri-proposamenak
Agerraldian aurkeztutako txostenean jaso bezala, neurri hauek prooposatzen ditugu erreforma fiskal birbanatzaile baterako:

-Presio fiskala igo Europako batazbestekoetara gerturatzeko, baina zergaren karga enpresa handietan, errenta handienetan eta ondare handietan eror dadin.

-Diru-bilketaren pisua zeharkako zergetara, berezikiBEZera, eramateko joera zuzendu, fiskalki neutrala dela eman arren, ahalegin fiskal handiagoa eskatzen duelako errenta baxuenak dituzten pertsonentzat.

-PFEZean ekitate printzipioa berreskuratu errenta guztiek trataera fiskal berdina izan dezaten, laneko etekina, kapitalarena edo ondarearengatiko irabazia izan.

-PFEZaren progresibitatea handitu tramoen kopurua eta errenta altuenei ezarritako zerga-tipoakhandituz.

-Sozietate zergaren zerga-tipoak atzera bota.

-Dedukzio, hobari edo bestelako onura fiskalak kendu, enpresei itxuraz eman zitzaizkien helburuak betetzen ez dituztenean.
Fiskalitatea Hego Euskal Herrian

-Aberastasunaren gaineko presio fiskala blindatu, ondare handien pilaketa eta transmisioa zergapetzen duten figura horiek kendu edo ahultzeko presioen aurrean.

-Ondarearen gaineko zerga berraztertu eta pilatutako ondasun guztiak zergapetu, enpresetako partizipazioak barne.

-Gizarte segurantzara kotizatzeko gehienezko topeak kendu pentsioetara bideratutako baliabideak handitzeko.

-Paradisu fiskaletan kokatuta dagoen sozietate ororekin edozein merkataritza-harreman debekatu.

-Iruzur fiskalaren kontrako langile eta baliabideak handitu.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...