2025-03-30
HomeEkintza SozialaPolitika publikoakFarmazia-berrordainketa bertan behera uzteko exijitzen du LABek

Farmazia-berrordainketa bertan behera uzteko exijitzen du LABek

Jon Darpon, Jaurlaritzako Osasun Sailburuak jakinarazi duenez, 11 milio euro bideratuko ditu farmazia berrordainketari aurre egiteko. Sailburuaren aburuz, neurri honekin farmazia prestazioetan ekitatea ziurtatzeko bere konpromisoa berresten du, honela lortu nahi omen du berrordainketak suposatzen duen esfortzu ekonomikoa oztopo ez izatea botikak eskuratzeko orduan. LABen ustez, Darpon Sailburuaren ekintza propagandistiko hau asaldagarri eta onartezina da.

1- Iragarpen honekin adarra jotzen digute. Diru sartze baxuak izateagaik 500.000 pertsonek zuten aukera laguntza hau jasotzeko Jaurlaritzak azaldu bezala, baina 126.225 eskaerek bakarrik jaso dute konpentsazioa (pertsona batzuek bi aldiz egin dute eskaria, 2013 eta 2014ean). Ia 5 pentsiodunetik 1ek bakarrik jaso du konpentsazioa.

2- Beste behin Darpon sailburua isilik dago. Ez du deus esaten eta ez du deus egiten lehen osakidetzak osoki beregain hartzen zituen 417 botika eskuratze orduan pentsiodunei jarri dien 100%eko berrordainketaren aurrean.

3- Konpentsazioa propaganda hutsa da: murrizketa neurri bat da, botiken gastu publikoa adineko pertsonen eta pentsiodunen poltsikoetara pasatzen du. Konpentsazio hau mota guztietako traba burokratikoekin diseinatu da ahalik eta gehien mugatzeko jaso dezaketen pertsona kopurua. Aurreko urtean 18 milioieko aurrekontua egin zen, aurten 11 milioi besterik ez. Jaurlaritzak ez du ezer egiten konpentsazio hau pertsona guztiei helarazteko.
LABen ustez, berrordainketa eta konpentsazioarekin, euskal osasun sistemak unibertsaltasuna galtzen du, eta ez du ziurtatzen denok berdintasunean osasun-laguntza jasotzea. Bertan behera uztea exijitzen dugu, neurri honek ez baitu pertsonetan pentsatzen eta behar gehien eta ahalmen gutxien duen jendea kaltetzen baitu.
 

 

  

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hezkuntza publikoa indartzeko baliabideetan inbertitzea ezinbestekoa da

Begoña Pedrosa Sailburuak martxoaren 28an emandako prentsa-agerraldiari LABen erantzuna.

LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du

Gaur, 2025eko martxoaren 28an, ia bi urte eta erdi luzatu den negoziaketa-prozesu baten ostean, LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.-ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du. Hitzarmen kolektibo honi esker, fundazio osoko 63 langileren lan-baldintzak modu esanguratsuan hobetuko dira.

LABek ez du behartutako kaleratzerik onartuko Ekide enpresan

Martxoaren 27an egin zen kontsulta epeko bigarren bilera enpresako zuzendaritzaren eta langileen ordezkaritzaren artean.