2025-04-01
HomeZerbitzu PublikoakZerbitzu SoziokomunitarioaEzintasunak dituzten pertsonen Nafarroako arretako zentruak borrokan

Ezintasunak dituzten pertsonen Nafarroako arretako zentruak borrokan

Ezintasunak dituzten pertsonei Nafarroan ematen zaien arreta, zerbitzu publiko bat izan arren, sektorearen gehiengoa, kontzertuen bitartez beren onura ziurtatuta duten enpresa pribatuek kudeatzen dute. Egun, izaera honetako 13 zentru daude Nafarroan, hauetatik, bakar bat kudeatzen du Administrazioak zuzenean, hiru, zentruetako titularrekin egindako kontzertuen bitartez kudeatzen dira (Aspace eta Adacen) eta gainontzeko bederatziak, titularitate publikoa dutenak, irabazteko asmodun enpresek kudeatuak dira.

Duela pare bat aste, San Jose Zentruak (kudeaketa publikoa duen bakarra), jasan dituen murrizketen kontrako kontzentrazio bat burutu zuen,100 orduko igoera eta 3,3 lanpostuen galera salatuz. Martxoaren 8an, kudeaketa pribatua dugun zentruetako langileok, aplikatua izateko bermea jasoko duen lan hitzarmen duin baten alde bat egin genuen mobilizazio batean.

Sektoreko langileek, negoziazioak bizi duen blokeoa salatu nahi izan dute. Urte bat igaro ondoren eta 20 bilera baino gehiago egin ditugun honetan, aurrerapena txikia izan da. Enpresak ez dira beren proposamenetatik haratago joaten; bost urteko kongelazioa eskaintzen dute eta deskolgatzeko aukera bermatu nahi dute. Langileok aldiz, soldata 4 urtez izoztua izan eta gero, igoeraren bat eskatzen dugu eta lan hitzarmena beteko dutelaren bermea jaso nahi dugu.

Martxoaren 8an, larunbatarekin, Tuteran, Lizarran eta Iruñean burutu ziren asanbladek, mobilizazioan pauso bat gehiago emateko garaia dela adostu zuten; hau dela eta, geldialdiak eta greba deialdiak antolatu dituzte. Lanuzte eta greba egutegia, ondorengoa da:

Martxoak 25, 30, Apirilak 1 eta 6-an: 2 orduko lanuzteak 3 txandetan
Apirilak 8, 13, 15 eta 20-ean, 4 orduko lanuzteak 3 txandetan.
Apirilak 22, 27 eta 29-an egun osoko greba.

Maiatzak 1-etik aurrera greba mugagabea.

Mahaian gauden sindikatuok Administrazioarekin gutxieneko zerbitzuak negoziatzen hasi gara. Egun hauetan, gai honen inguruko Administrazioaren behinbetiko planteamendua publiko egingo du. Sindikatuok martxan gara jada, egun horietarako mobilizazio diseinua prestatzen.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Lan ikuskaritzak arrazoia eman digu eta PEPSICO zigortu du 2023ko arazoaren 30eko Greba Feminista Orokorrean izandako jarrera dela eta

Dena LABek sartu genuen salaketa baten harira izan da. Honen arabera, frogatuta geratu da grebalariak ordezkatuak izan zirela.

Gehiengo sindikalak eskatuta, Pradales lehendakariak Mitxel Lakuntza eta Garbiñe Aranburu hartuko ditu gutxieneko soldataz aritzeko

Confebaskek gutxieneko soldata Lanbidearteko Akordio bidez adosteari uko egin ondoren, ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek Pradales lehendakariari bilera eskatu zioten, eta bilera hori apirilaren 2an izango da.

Astebeteren ondoren, Hezkuntza Sailak ez du proposamenik

LAB sindikatuak gaurko jarraipen batzordea bertan behera utzi izana eta, akordio arautzaile berrirako (lan hitzarmenerako) inongo proposamenik gabe, grebak bertan behera uzteko eskatu izana salatzen du.