2024-12-19
HomeZerbitzu PublikoakZerbitzu SoziokomunitarioaEzintasunak dituzten pertsonen arretako zentruak borrokan

Ezintasunak dituzten pertsonen arretako zentruak borrokan

Martxoaren 8an, larunbata, Tuteran, Lizarran eta Iruñean burutu ziren asanbladetan, mobilizazioan pauso bat gehiago emateko garaia dela adostu zuten langileek; hau dela eta, geldialdiak eta greba deialdiak antolatuko dituzte. Hurrengo egunetan zabalduko dira data eta zehaztasunak.

Ezintasunak dituzten pertsonei Nafarroan ematen zaien arreta, zerbitzu publiko bat izan arren, sektorearen gehiengoa, kontzertuen bitartez beren onura ziurtatuta duten enpresa pribatuek kudeatzen dute. Egun, izaera honetako 13 zentru daude Nafarroan, hauetatik, bakar bat kudeatzen du Administrazioak zuzenean, hiru, zentruetako titularrekin egindako kontzertuen bitartez kudeatzen dira (Aspace eta Adacen) eta gainontzeko bederatziak, titularitate publikoa dutenak, irabazteko asmodun enpresek kudeatuak dira.

Duela bi egun, San Jose Zentruak (kudeaketa publikoa duen bakarra), jasan dituen murrizketen kontrako kontzentrazio bat burutu zuen,100 orduko igoera eta 3,3 lanpostuen galera salatuz. Gaur, martxoaren 8an, kudeaketa pribatua dugun zentruetako langileok, aplikatua izateko bermea jasoko duen lan hitzarmen duin baten alde bat egin dugu mobilizazio batean.

Bildu diren langileek, negoziazioak bizi duen blokeoa salatu nahi izan dute. Urte bat igaro ondoren eta 20 bilera baino gehiago egin ditugun honetan, aurrerapena txikia izan da. Enpresak ez dira beren proposamenetatik haratago joaten; bost urteko kongelazioa eskaintzen dute eta deskolgatzeko aukera bermatu nahi dute. Langileok aldiz, soldata 4 urtez izoztua izan eta gero, igoeraren bat eskatzen dugu eta lan hitzarmena beteko dutelaren bermea jaso nahi dugu.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk EITB bere alderdi interesen mesedetan erabiltzeko duen asmoa salatu nahi dugu

LABek gogor salatu nahi du EAJk, beste behin ere, EITB bere alderdi interesetarako erabiltzeko erakutsitako asmoa, eta, oraingoan gainera, batere lotsarik gabe eta inpunitate osoz, publikoki adierazi izana.

B&B Trends-ena da Gasteizko SDA Factory-ren itxieraren errua

Zuzendaritzak SDA Factory ixteko erabakia hartu du, lehengo Gasteizko BSH. Ia 50 urtetako historia duen enpresa honek Aldi Baterako Enplegu Erregulazio Espedientean (ABEEE) pasatu ditu azken lau urteak.

Asteasuko Siemens Gamesako ABEEEaren eragina murriztu eta enplegua defendatzeko neurriak lortu ditugu

Hasteko, salatu nahi dugu enpresak negoziaketa talde mailan egin nahi izan duela, Asteasuko langileen ordezkaritza disolbatua eta eragin mugatuarekin zeogoen mahai negoziatzaile bat inposatuz. ABEEE luze eta gogorra nahi zuen enpresak langileentzat eta egoera honen aurrean, markoaren salaketaz gain, neurriaren eragina ahalik eta gehien murrizten saiatu da LAB.