2024-12-22
HomeZerbitzu PribatuakGarbiketaEz dugu Gipuzkoako eraikin eta lokalen garbiketako akordioa sinatu, KPIaren erreferentziarik jasotzen...

Ez dugu Gipuzkoako eraikin eta lokalen garbiketako akordioa sinatu, KPIaren erreferentziarik jasotzen ez duelako

Gipuzkoako eraikin eta lokalen garbiketako negoziazio mahaian, 2018 urterako akordioa sinatu dute gaur ELA, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek. LAB sindikatuko kideok ez dugu sinatu izan ere, akordio honek ez baitu KPIaren erreferentzia jasotzen. Arrazoi berdinagatik ez zuen sinatu LABEko aurreko hitzarmena.

Apirilean ekin genion Gipuzkoako eraikin eta lokalen garbiketako negoziazio mahaiari eta bost sindikatuok, ELA, LAB, UGT, CCOO eta ESKak, plataforma bateratu bat aurkeztu genuen. Besteren artean aldarrikapen nagusi bat jasotzen zuen plataforma horrek, Eraikin eta Lokalen Garbiketako eta Bide Garbiketako hitzarmenen artean aurkitzen den soldata arrakala gainditzea. Lau hilabete inguruko negoziaketaren ostean ELA, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek, urte beteko iraupena izango duen aurre akordioa sinatu dute, ondorengo hiru puntuak jasotzen dituena. Lehenik ultra aktibitate mugagabea, %1,5eko soldata igoera eta diskriminazioa gainditzeko asmoa.

LAB sindikatuak ez du aurre akordio hau sinatu, hain zuzen ere, KPIaren erreferentziarik jasotzen ez duelako. Gipuzkoako garbiketan aurkitzen den soldata arrakala gainditzeko konpromisoan berresten gara, baina bidean galdutako erreferentziak berreskuratuz egin behar dugula uste dugu.

Oso positiboki baloratzen dugu ultra aktibitate mugagabea, aurrera begirako berme bat baita, sektoreko langileei hitzarmena aplikatzen jarrai dezaten beste bat adostu bitartean. Soldata igoerari dagokionean, %1,5 horrek 2017ko KPIa jasotzen badu ere (%1,1) erreferentzia bera presente izatea oso garrantzizkoa da. Patronala erreferentzia hau ezabatzeko ahaleginetan dabil, inolako irizpide edo konpromisorik gabeko jokatzeko. LAB sindikatuan Euskal Herrirako indize propio bat sortzea helburu badugu ere, egun KPIa dugu bizitzaren garestitzea islatzen duen datu objektibo bakarrenetako, eta beraz, soldatek erreferentzia hau gutxienez jasotzea beharrezkotzat jotzen dugu. Aurreko hitzarmena ez sinatzeko arrazoia bera da, eta hurrengoetara begira ere, LAB sindikaturentzat KPIaren erreferentzia berreskuratzea borroka frontea izango da. Azkenik, diskriminazioa gainditzeko asmoaren gainean, abiapuntu bat izan daitekeela ulertzen dugun arren, gerora pausoak ekarri ezean hitz hutsak besterik ez dira.

Hain zuzen ere, negoziaketa honetan azpimarratu izan dugun bezala, Gipuzkoako garbiketan aurkitzen den soldata arrakala gainditzea lehentasuna da LAB sindikatuarentzat. Hitzetatik ekintzara pasatzeko unea da. Jakitun gara, oso jakitun ez dela inolaz ere bide erreza izango. Bide luzea izango da eta garaipena eskuratzeko baldintzak sortzea gakoa izango da. Gaur osatu dugu hurrengo negoziaketa mahaia, eta guk, orain, ezinbestekotzat jotzen dugun sindikatuen arteko batasuna, langileen parte hartze eta jarrera aktiboa eta aurrera begirako borroka agenda progresibobatizatea. LAB, langileen baldintzak hobetzeko tresna izango da.Denon artean egingo dugun bide gogor bezain eder honetan bidelagun izango gara.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...