2024-12-23
HomeIdazkaritzakIdazkaritza FeministaEz dago aurrerapausorik soldata arrakalan; generoagatiko soldata diskriminazioa %33,7an mantentzen da Hego...

Ez dago aurrerapausorik soldata arrakalan; generoagatiko soldata diskriminazioa %33,7an mantentzen da Hego Euskal Herrian

Hego Euskal Herriko emakumezko langile batek gizonezko batek baino 7.700 euro gutxiago irabazten du batazbesteko, INEk argitutako 2016ko Soldata-Egituraren Inkestaren arabera.

Ondorioz, emakumezkoen batazbesteko soldatak %33,7 egin beharko luke gora gizonenezkoenekin parekatzeko.

Hala ere, Eurostat Europar Batasuneko estatistika bulegoan gizon eta emakumeen ordukako soldata gordinaren arteko aldea bezala kalkulatzen du aipatu soldata-arrakala, portzentajeia batean adierazia gizonen ordukako soldata gordinarekiko.

Definizio honen arabera, %15,2koa da soldata arrakala Hego Euskal Herrian, Europar Batasuneko batazbestekoa %16,32ekoa den bitartean. Bestalde, Nafarroan handiagoa da soldata-arrakala, %18,7koa hain zuzen, EAEko %14,3aren aurrean.

Gizon eta emakumeen arteko soldatetako desberdintasuna, emakumeen diskriminazioaren adierazpen argienetako bat da lan munduan, nahiz eta bakarra ez izan. Datu estatistikoak egunerokotasunean hautemanezinak diren indarkeria ekonomiko honen gaineko kontzientzia hartzera laguntzen du. Datu hauek gainera, ez dituzte kontuan hartzen etxeko langileen egoera eta soldatakkontutan hartzen. Langile hauen soldatak askotan, ez dira ezta soldata arrakala horretaraera ere iristen.

Sistema kapitalista heteropatriarkalak sortu eta erabiltzen ditu emakumeok modu subsidiarioan eta arlo sozialean zaintza lanen banaketa konpondu gabe sartzen garen lan munduan diskriminatzen gaituzten gailuak: erantzunnkidetasuna deitzen dena. Emakumeok lan munduan sufritzen ditugun diskriminazioen artean soldata arrakala da ikusgarri eta egiaztagarriena. Diskriminazio hauek, zaintzari lotutako eta besteen ongizatearen erantzukizunari lotuta, haurtzarotikhautzarotik sozializazio bereizian hezten gaituzten rol desberdinduetan hasten dira. Modu horretan, sexuaren araberako lan banaketarako prestatzen gaituzte, emakumeoi eremu pribatua eta lan erreproduktibo eta zaintza lanak egozten zaizkigu, gizonek duten eremu publikoari lotutako rol produktibo eta erabakitzeguneen aurrean.

Emakumeak modu progresiboan lan-merkatura sartzeak ez du ekarri bere lan-baldintzen parekatzea; eta generoagatiko soldata-arrakala kroniko bihurtu izanak agerian uzten du berdintasun politika publikoen porrota. Soldata aldetiko bidegabekeria honek kalte handiak sortzen dizkie egungo emakumeen bizi-baldintzei eta beren independentzia ekonomikoari, eta eragin negatiboa izango du ere erretiroagatiko edo langabeziagatiko etorkizuneko prestazio sozialen zenbatekoan.

Diskriminazio honen kausak estrukturalak dira, eta sistema kapitalistari balio diote emakumeek egindako doako edo gaizki ordaindutako zaintza lanari esker berau eusteko. Lan hauek inbisibilizatu egiten dira, ez dira ez aitortzen ez balioestenbaloratzen. Hortaz, hauek gabe edo behar den moduan balioztatuzbaloratuz kapitalismoa ez litzateke posible izango.

Soldata-arrakalaren atzean dauden faktoreen artean batzuk zuzenak dira (soldata ezberdina lan berdinagatik, legez “debekatua” baina ordainketa modu ezberdinen praktika enpresarialen bidez estalitakoa), baina badaude bestelako mekanismo batzuk ere modu “legezkoan” lortzen dutenak gizon eta emakumeen arteko soldata aldea: lan erreproduktibo eta etxekoaren banaketa desberdina (etxeko lanak eta zaintza), zeinari emakumeek denbora bikoitza eskatzen dioten; hautatze eta kontratazio-prozesuetan emakumearen segregazio horizontal eta bertikala bultzatzen duten praktika enpresarialak; gizon eta emakumeek lan ezberdinak eta sektore ezberdinak egiten dituzte eta nagusiki emakumeek egindakoak gutxiago ordainduta daude. Jakina da eta frogatu egin daiteke emakumeek lanbide bateko gehiengoa osatzen dutenean soldatak apalagoak direla eta kontrakoa gertatzen dela gizonezkoen kasuan, orokorrean,
emakumeek egindako lanak infrabaloratuta daudenean.

Gainera, euren laneko ibilbideak askoz baldintza prekarioagoak ditu beti. Izan ere, egun Hego Euskal Herria enplegu partzialeko lanpostuen %78 emakumeek betetzen dituzte eta lanaldi partzialeko enpleguak, modu logikoan, berarekin dakar soldata baxuagoa. Gainera, aldi baterako enplegu bateko soldata finkoarena baino %32koa da bataz beste eta %27,8koa da emakumeen behin-behinekotasun tasa, gizonezkoena %23koa den artean.

Beste urte batez ere ezer ez dela aldatu baieztatu dezakegu. Berdintasun politikek ez dute errealitate hau aldatzea lortu. EAJk, patronalak eta Emakundek hainbeste iragarri zuten soldata arrakalaren kontrako borrokak ez du inongo fruiturik eman. Arrakalari aurre egiteko neurririk jarri baldin badute, eraginkorrak ez direla izan edo iragarritako neurririk martxan jarri ez dituztela esatea besterik ez zaigu geratzen. Adierazpen eta titularrez betetako urtea izan da baina hauen emaitzarik ez dugu ikusi.

Egoera honen aurrean, lan merkatuan emakumeon diskriminazioarekin amaitzeko borondate falta argi bat dagoela salatu behar dugu eta aldi berean, eta baita erantzukizun soziala diren eta jendarte osoari dagozkion zaintza lanen aitortza ezaren joeratendentzia kontziente bat dagoela ere. Gainera, dagokien instituzioetatik eta gobernatzen duten alderdi politikoek hauen merkantilizazioaren alde egiten jarraitzen dute, gero eta gehiago merkatzen, emakumeon bizitzaren bizkar eta zaintza lanak kudeatzen dituzten enpresen diru irabaziak handituz. Eta guzti hau guztia azpikontratazioaren bidez, emakumeen kontratazio prekarioarekin, ratioak errespetati gabe, kontziliazio neurririk gabe, ezta oinarrizko eskubideak errespetatuz ere, etxeko langileen kasuan bezala.

Azken aldi honetan soldata arrakalaren inguruko EAJren eta patronalaren adierazpen guztiak gezurrak dira. Soldata arrakalarekin bukatzeko asmorik ez dago, ezta horretarako planik etaezta hau burutzeko neurri eraginkorrik ez baitago.

Murriztutako zerbitzu bakoitza, inposatutako jardunaldi partzial bakoitza, landu eta bete gabeko berdintasun plan bakoitza, kontziliazio eta erantzunnkidetasunerako neurririk ez egoteak eta nahitaezkoak ez izateak, egunero egunero, arrakala hau mantendu, betikotu eta igotzen dute. Diskurtsibo hutsak ez diren benetako aldaketak ikusi arte, ez da soldata arrakalarekin amaituko duen neurri eraginkorrik egongo.

Inongo justizia sozialera iristekolortu ahal izateko urruti gaude emakumeon lanak aitortzen ez diren edo gutxiestengutxiagotzen diren bitartean. Soldata arrakala murriztu edo desagerrarazteko oso urruti egongo gara, Eusko Jaurlaritzak enpresei diskriminazioarekin amaitzeko behartzeraderrigortzen ausartzen ez den bitartean.

Beste urte batez, politika feministak martxan jartzeko ezinbesteko beharraz premia larrian berresten gara. Bizitzaren jasangarritasuna erdian jartzen duen eredua, zaintza lanen aitortza eta pertsona guztion duintasuna eta bizitzen balioa bermatuko duen eredu berri bat behar dugu, inongo pertsona, herri edota natura bera esplotatua izan gabe.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...