Tren-enpresetan euskarari egiten zaion diskriminazioarekiko kezka eta salaketa publikoa egin du LABek. EuskoTren eta Metroan Euskara Planak ia desagerturik daude, eta argitaratutako azken lan eskeintzetan euskara ez da baloratu. LABek bi ekimen egingo ditu gaur Bilbon, gai honetan Eusko Jaurlaritzak duen erantzukizuna salatu eta enpresen zuzendaritzei dagokien arduraz jokatzen has daitezela eskatzeko.