2024-12-22
HomeZerbitzu PribatuakTrenbideakEuskotreneko Batzorde Iraunkorrak esleipen eta izendapen batean irregulartasun larriak izan direla salatu...

Euskotreneko Batzorde Iraunkorrak esleipen eta izendapen batean irregulartasun larriak izan direla salatu du

Joan den maiatzean Euskotreneko Epaimahai Aztertzailean Batzorde Iraunkorrak irregulartasun larriak atzeman zituzten 2011ko urrian eman zen 9. mailadun plaza baten esleipen eta izendapen batetan. Zuzendaritzari gertaera honen aurrean neurriak har ditzala eskatu diote.

EUSKOTRENeko BATZORDE IRAUNKORRAREN IRAKURKETA

Joan den maiatzean Epaimahai Aztertzailean Batzorde Iraunkorrak dituen ordezkariek irregulartasun larriak atzeman zituzten 2011ko urrian eman zen 9. mailadun plaza baten esleipen eta izendapen batetan. 

Euskotrenen aurreko Zuzendaritzak, Epaimahai Aztertzailearen partehartzerik gabe eta aurretiko barne promozio prozesurik gabe, 8. mailako kanpo deialdi bat deitu zuen. Ondoren, hautatutako pertsonari 9. maila eman zitzaion. Honetaz gain, hautagaien aukeraketan ere irregulartasun garrantzitsuak atzeman dira. 

2013ko maiatzaren 27ko datarekin, Batzorde Iraunkorrak irregulartasunok salatu eta aipatutako izendapena bertan behera uztea eskatzeko oharra igorri zion Zuzendaritzari, Euskotrenenen egiturazko plaza baten esleipen irregularra zela eta ikerketa irekitzeko eskaerarekin batera. Orain arte Euskotrenen Zuzendaritzak ez du ezein neurririk hartu. 

Batzorde Iraunkorrak Euskotrenen Zuzendaritza salatu nahi du bere esku hartze ezagatik aurreko legealdian burututako irregulartasunak estaltzen dituela eta. Euskotren, Eusko Jaurlaritzaren menpeko enpresa publikoa, Araudi baten menpekoa dela gogorarazi nahi dugu, barne zein kanpo hautaketa prozesuen gardentasun eta objektibitatea bermatzeko helburua duena, berdintasun, merito eta gaitasun printzipioen betetzeaz gain. 

Batzorde Iraunkorrak ohartarazi nahi du honelako jarrerek enpresaren baitango harreman sozio laboralak kaltetzen dituztela, eta berriz ere eskatzen dio Euskotrenen Zuzendaritzari salatutako gertaerek eskatzen duten neurrian esku har dezan. 

 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...