“Gune” plataforman biltzen diren eragile sozial eta sindikal desberdinek mobilizazioa egingo dute bihar, hilak 28 Bilboko Lanbide bulegoetan, Eusko Jaurlaritzak langabetuak eta Lanbideren bidez kudeatzen diren prestazio sozialaren hartzaileak diren herritarrak “komunitatearen mesedetan lanak” egitera behartzea dakarren artikuloa abian jartzeko duen nahia salatzeko.
“Gune” plataforman biltzen diren eragile sozial eta sindikal desberdinek mobilizazioa egingo dute bihar, hilak 28 Bilboko Lanbide bulegoetan, Eusko Jaurlaritzak langabetuak eta Lanbideren bidez kudeatzen diren prestazio sozialaren hartzaileak diren herritarrak “komunitatearen mesedetan lanak” egitera behartzea dakarren artikuloa abian jartzeko duen nahia salatzeko.
Kontuan izan behar da programa hau abian jartzean zerbitzu sozialen eremuan milaka enplegu publiko galduko direla, etxez etxeko laguntza programetan edo Menpekotasun Legearen eremuan.
Mobilizazioan eskatuko da langabezian egon eta Lanbidek kudeatutako subsidioen hartzaile diren herritarrentzat prestazio sozial ordezkatzaile izango den proiektu oro bertan behera uztea lehenbailehen.
Ekimen honen bidez praktika horiekiko intsumisio jarrera hartzea sustatu nahi da, eta horrekin batera salatuko da langileak doan eta eskubiderik gabe lortu nahi dituztenak publikoki salatzea. Horrekin batera, programa horietan parte hartzera behartuak izan daitezkeen herritarrei babesa adieraziko zaie.
Deitzaileak: “Gune” plataforma:
ERAGILE SOZIALAK: AHT Gelditu! Elkarlana, Anitzak, Argilan, Asamblea abierta en defensa de las Prestaciones sociales, Distintas Asambleas de parados y paradas de Bizkaia y Gipuzkoa, Askapena, Asociación de Trabajadoras del Hogar, Asociación de vecinas y vecinos de Bilbao la Vieja, Barrenkale, Berri-Otxoak, Bilgune Feminista, Bizkaiko Emakumeen Asanblada-Asamblea de Mujeres de Bizkaia, Colectivos de parados y paradas de Iruñerria, Coordinadora de Grupos de San Francisco, Bilbao La Vieja y Zabala, Danok lan, Desazkundea, Eginaren eginez, Eguzki, Elkartzen, Erromoko Greba Batzordea, Eskuz Esku, Ezker Gogoa, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxako Plataforma, Gipuzkoako Pentsionisten Duintasun Elkartea, Ikasle Abertzaleak, Harresiak Apurtuz, Kakitzat, Komite Internazionalistak, Lanegia, Matxingune Taldea, MDMA Taldea, M15M Bizkaia, Mugarik Gabe, Mujeres del Mundo, Pentsionistak martxan, Plataforma por los derechos sociales de Gasteiz, Plaza Beltza Kultur Elkartea, Portugalete Eraikitzen, Posada de los abrazos, PTParen aurkako Asanblada, Renta Básica Universal Taldea, Salhaketa, Sare Antifaxista, SOS Racismo-SOS Arrazakeria, Urtxintxa eskola, Zazpigarren alaba, M15M.
SINDIKATUAK: ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CGT-LKN y CNT.
{module[111]}