2024-12-23
HomeI26 - Greba OrokorraGreba OrokorraEusko Jaurlaritzak, greba indargabetzeko asmoz, zerbitzu minimoak are gehiago gogortu ditu irailaren...

Eusko Jaurlaritzak, greba indargabetzeko asmoz, zerbitzu minimoak are gehiago gogortu ditu irailaren 26ko Greba Orokorrerako

Irailaren 26ko greba dela eta, bermatu beharreko zerbitzuei buruzko Agindua jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Gaietako Sailak. Aurreko grebetako Aginduak gehiago okertuz (beharbada deialdi hau hauteskunde testuinguruan izateagatik), are atzerakoi eta murriztaileagoa da. Era honetan, agindua grebarako bi egun baino falta ez direnean plazaratzeak defentsarako aukerarik gabe uzten ditu grebaren deitzaileak.

 Zerbitzu minimoen autoa
Nabaria da Jaurlaritzaren erabakiak greba egiteko oinarrizko eskubidea galarazi nahi duela, eta deialdiaren hedapena eta eragina mugatu. Beste behin, Jaurlaritzak agerian utzi du aginte ekonomikoekin duen harreman estua, eta beren eskubideak etengabe urraturik duen jendartearen aldarrikapenak isilarazteko helburuaz mugitzen dela.

Greba Orokorra deitu dugun sindikatuok agindu honen kontrako helegitea aurkeztuko dugu. Agindua behin-behinean bertan behera uztea eskatu da, gutxienezko zerbitzuak ezartzerakoan ez baitu behar bezalako argudiorik erabili.

Aginduak garraio sektorean zerbitzu eta maiztasunen %30a bermatu behar dela dio. Kasu honetan, 24 ordutako greba izanda, erabat gehiegizkoak suertatzen dira ezarritako gutxieneko zerbitzuak. Agindu hau aurrekoak bano atzerakoiagoa da greba hasten denerako hasitako zerbitzuak bete behar direla ezartzen duelako. Bestalde, gasolindegiei buruz ezarritako %30a, Estatua berak ezartzen duena baino handiago da.

Aipagarria da adinekoen egoitzetarako gutxiengo zerbitzuetan jaso den aldaketa. Izan ere, igande eta jai egunetako zerbitzu berberak eskaintzera behartzen ditu dekretu berriak. Honek praktikan esan nahi du egoitza horietan langile bakar batek ere ezin izango duela grebarik egin; honenbestez, Patxi Lopezek kolektibo honetako greba eskubidea guztiz urratzen du, eta kolektibo hau nagusiki emakumeek osatzen dutela kontuan hartuta emakumeen greba eskubidearen kontrako eraso zuzena da.

Bereziki larria da hezkuntza eremuan harturiko erabakia. Oraingoan ere gutxieneko zerbitzuak ezarri dira hezkuntza arloan ikastetxeen irekierara behartuz. Ulertezina da hezkuntza funtsezko zerbitzutzat jotzea egun bateko greban eta zentro guztiak irekitzera behartzea. Erabaki honekin hezkuntzako langileen greba eskubidea larriki urratzen da eta egun horretan eskolara gerturatzen diren ikasleen segurtasuna bera ere zalantzan jartzen da.

Haurreskolei dagokienez antzekoa esan behar da, non irekiera bermatzea eskatzen den nahiz eta pertsona bakarra izan. Honek zentro txikietan -sare honetako kopuru handiena- grebarako eskubidea erabat urratzea esan nahi du, izan ere, zentro hauetako eguneroko plantillan langile bakarra baitago.

Osakidetzari dagokionez, berriro gehiegizko zerbitzuak ezartzen ditu hainbat gunetan, Bilbokoan esaterako, osasun zentro guzti-guztiak irekiarazteraino.

Dekretuari gehiegizko deritzogu, besteak beste, okerreko abiapuntua hartzen duelako. Etengabe berdintzen dira oinarrizko eskubide den greba eskubidea konparaezina den lanerako eskubidearekin. Eta ondorioz, lehenak duen babes berezia urratzen du Gobernuak.

Horrez gain, langile guztiei dei egiten diegu agintekeria eta greba indargabetzea ahalegin hauen aurrean indartu daitezen, eta mobilizazioa eta borroka bidez irailaren 26ko greba egun arrakastatsua izan dadin.

Bilbon, 2012ko irailaren 25ean

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...