2024-11-26
HomeZerbitzu PribatuakArrantzaEusko Jaurlaritzak arrantzarako egindako COVID-19aren aurreko protokoloaren gabeziak salatu ditugu antxoaren kanpainiaren...

Eusko Jaurlaritzak arrantzarako egindako COVID-19aren aurreko protokoloaren gabeziak salatu ditugu antxoaren kanpainiaren atarian

Hilabetez geldirik egon eta gero, itsasoratzear dago euskal zerkoko flota antxoaren kanpainiari hasiera emateko. Arrantzako azpi sektore honen flota 53 itsasontzi eta 700 arrantzale inguruk osatzen dute, eta antxoaren kanpainiarako Kantabria, Asturias eta Galiziako hainbat gehitzen zaizkie. LAB sindikatutik gogoratu nahi dugu arrantzale hauek lanaren berezko zailtasunei aurre egin behar dietela, eta kasu askotan egoera prekarioan egiten dutela lan. Guzti hau kontutan hartuta, Eusko Jaurlaritzak COVID19aren arrantzarako egindako segurtasun protokoloaren gabeziak salatu nahi ditugu, baita ere arrantzaleek, baldintza asko ezin izango dituztela bete ohartarazi.

Protokoloak ez dio erantzuten sektore honek historikoki izan duen eta COVID-19arekin asko larritu den arazoari, hau da, arrainaren salmenta prezio baxuari, kontuan izanda arrantzaleek “a la parte” kobratzen dutela eta lehen sektore honen errentagarritasuna kolokan jartzen duela.

Egoera honen aurrean, LAB sindikatutik berriro salatu nahi dugu Eusko Jaurlaritzak sektore honekiko erakutsi duen sentsibilitate eza. Horregatik, hemen, arrantzaleen segurtasuna eta lan baldintzak hobetuko lituzketen neurriak proposatzen ditugu:

ď‚· Itsasontziak irten aurretik desinfektatuak izan daitezela, eta arrantzaleek behar dituzten NBEak izan ditzatela.

ď‚· Itsasoratzea era mailakatuan egin dadila.

ď‚· Itasoratuko diren arrantzaleei COVID-19aren testak egitea, tripulazioaren artean egon litezkeen kutsatze arazoak saihesteko.

ď‚· Arrantzaleak, segurtasun neurriak errespetatzearen garrantziaz kontzientziatu.

ď‚· Arrantzaleak, portuko lanak bukatzean, itsasontzian geratu behar direla kontzientzatu.

ď‚· Arrantzaleen lan egunak mugatu. Lan egun hauek, asteleheneko 10:00etatik osteguneko 12:00etatik izatea proposatzen dugu.

ď‚· Harrapaketen salmenta ez dadila enkantean egin, orain arte egin den bezala. Honek, ordu berean karga- deskargak egitea eta portuko langile, arrantzale, erosleen… aglomerazioak eragiten dituelako, honek dakarren arriskuarekin.

ď‚· Harrapaketen salmenta itsasontziak lehorreratu aurretik egitea ahalbideratu. Prezio justu batean, espeziearen tamaina, harrapaketak suposatzen dituen kostuak, eta azken 2 urteetan izandako prezioaren bataz bestekoa kontutan izanda.

ď‚· Arrainaren banaketa itsasontzitik erosleari, eta arrain freskoaren salmenta puntuetara eta kontserba fabriketara eramango dituen garraioari, zuzenean egin ahal izatea.

ď‚· Azpi sektorearekin erlazionaturik dauden saregile, neskatila, kofradiako langileek,… behar dituzten NBEak izatea, beraien lana egiten duten bitartean segurtasun eta osasuna bermatuta izateko.

ď‚· Kofradiek, azpi sektorearen zerbitzura dauden instituzio bezala, lan guztien erregulazioaren arduradunak izatea: harrapaketen kudeaketa, kontrola, salmenta eta banaketa.

LAB sindikatutik, ziur gaude inplikatuk dauden administrazioek arazo honi behar bezala aurre egiteko nahia izango balute, aurretik aipaturiko neurri guztiak aplikatuko zituztela. Beraz, arrantzaleen osasunak arduratzen badie, hemen aipaturiko neurriak lehenbailehen aplikatzeko exigitzen diegu. Aldi berean, COVID-19ak sortutako egoera honek jarraitzen duen bitartean neurriak mantendu, eta egoeraren aldaketak edo espeziearen kudeaketak horrela eskatuko balute, beharrezkoak diren moldaketak egin ditzatela, beti ere, arrantzaleen osasuna lehenetsiz.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Elgoibarko Egondoko langileek mobilizazioei ekin diete enpresa-itunaren negoziaketaren blokeoa dela eta

Azaroaren 18an, Elgoibarko Egondo enpresako langileek mobilizazio ziklo bat jarri zuten martxan euren enpresa–itunaren negoziaketaren blokeoa dela eta. Gaur ere mobilizazioa egin dute, eta beste horrenbeste egingo dute aste honetako asteazken eta ostiralean ere.

EAEko aurrekontuak zehazterako orduan langileen parte hartzea bermatzeko eskatu diogu Jaurlaritzari

Gaur goizean egin den Kontseilu Ekonomiko eta Sozialaren bileran, LABeko ordezkariek salatu dute EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu direla. Honetaz gain, proposamen zehatzak jasotzen dituen txosten bat helarazi diote Nöel D’Anjou Ogasun sailburuari.

Aldarrikatuko dugu Euskal Herriak ahots propioa izan behar duela CAF taldeko Enpresa Batzorde Europarrean

Azaroaren 27an bilduko da lehen aldiz CAF taldearen Europako Enpresa Batzordea izango denaren oinarriak adostu beharko lituzkeen negoziazio-mahaia. Bilera hau Beasaingo lantegian egingo da, 10:00etatik aurrera.