2025-04-02
HomeZerbitzu PublikoakKomunikabideakEusko Irratiko zuzendaritzak aurkeztutako EEEari irmotasun osoz ezetz esan dio LABek Administrazio...

Eusko Irratiko zuzendaritzak aurkeztutako EEEari irmotasun osoz ezetz esan dio LABek Administrazio Kontseiluan

Atzoko Administrazio Kontseiluan Andoni Ortuzarrek bere garaian egindako kontratazio irregularren ondorioz irratian lanean egon diren, baina egin berri den LPDa (Lan Publiko Deialdia) gainditzea lortu ez duten pertsonentzat zuzendaritzak aurkeztutako EEEaren gaia jorratu zen. 

LABek, EEEaren aurrean ezezko jarrera adierazi du. Egoera hau, Andoni Ortuzar buru zela zuzendaritzak konszienteki egindako kontratazio irregularren ondorio da, eta ez dugu onartuko orain zuzendaritzak inposizioan oinarritutako jarreraz heltzea aferari. Zentzu horretan gaurko Administrazio Kontseiluan, LABek egoera honi soluzio adostua bilatzeko exijitu dio zuzendaritzari.

Bestetik, LABek Administrazio Kontseiluan azken LDPa egiteko hartutako akordioaren balioa azpimarratu nahi du. Bere garaian esan genuen bezala akordio honi esker plantilla estrukturalaren baitan 56 lanpostu finko (49 zuzenean, eta jubilatu daitezkeen gutxienez beste 7) bilakatzea lortu zelako, LDPa eginez ente publikoan lan egin nahi zuten pertsona guztiei eman zaielako horretarako aukera, eta komunikabide publiko honetan berebizikoa den euskeraren normalizazioan urrats kualitatiboa eragin duelako, EITB taldeko plantilla estrukturalari eutsiz, alegia, lanpostu kopuruari eutsiz.

Eusko Irratiko LABek garbi du, aurreko zuzendaritzek Andoni Ortuzarren garaitik hasita kontratazio irregularra izan dela EITB taldeko irratietan, eta bideragarria ez den egoera horrek behin betiko arautzea eta normaltzea behar zuela, Lan Deialdi Publikoa izanik bide bakarra.

Azkenik eta aurreko guztia bezainbesteko garrantziaz, LABek, Lan Deialdi Publiko honetan lanpostu finkoa eta lan poltsan kokatzea lortu duten langileen egoera ahalik eta azkarren normaltzea exijitzen dio Zuzendaritzari.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek salatzen du aparteko orduen ondorioz 21 lanpostu baino gehiago galdu direla TCCn

20024an, aurreko urtean baino 5 lanpostu gehiago galdu dira.

EAEko hezkuntza publikoko irakasleak bigarren faseko greba dinamiken bukaerara iritsi dira

9. greba egunak jarraipen zabala izan du eta hurrengo fasera pasatzea beste alternatibarik ez die utziko Hezkuntza Sailak, benetako negoziaziorik egon ezean.

Kezkatzekoa da sortzen ari den enpleguaren kalitatea

Hego Euskal Herrian 138.772 langabe zenbatu ziren martxoan, aurreko urtean baino 3.542 langabe gutxiago daudelarik.