2024-12-22
HomeEkintza PolitikoaEuskal Preso Politikoek eman urratsaren berri eman eta espetxe politika salatu du...

Euskal Preso Politikoek eman urratsaren berri eman eta espetxe politika salatu du LABek lantoki eta herrietan

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak egin berri duen pausuak berebiziko garrantzia dauka gatazkaren konponbideari begira. Foro Sozialak egindako gomendioak kontuan hartu eta, eztabaida sakonaren ondorioz, eskenatoki berriarekiko konpromisoa eta bide politiko eta demokratikoekiko engaiamendua azaldu zuten.

Gatazkaren ondorioak gainditzeko bidean, eta hau integrala izan dadin, EPPKk alde guztien pairamen eta mina aitortzeaz gain, presoen etxera bueltarako formula malguak bilatzeko konpromisoa ere adierazi zuten.

Hala ere, konponbiderako aurrerapauso garrantzitsu honi Espainiar Estatuak berriro ere atzerapauso tamalgarriaz erantzun dio: posible egin duten bitartekariak espetxeratzea. Berriro ere konponbidearen mesedetan egiten duten horiek zigortu dituzte, bere momentuan Bateragunearekin egin bezala.

Beraz, ziklo politiko berri bat irekitzeko eta gatazkak zuzendu duen ziklo politikoa behingoz atzean uzteko Euskal Herriak pausoak egiten dituen bitartean, Estatuak ziklo zaharrari kateaturik eusteko eta oraindik ziklo zaharrean gaudela sinistarazten ahalegiten da temati.

Presoen afera konpondu beharra dago. Urjentziazkoa da. Euskal Herria ez da normalkuntza politikora helduko Estatuak ehundaka preso politiko bahiturik mantentzen dituen bitartean, korapiloa askatu beharrean sarekada berriez eta makroepaiketez kartzelak betetzen jarraitzen duten bitartean. Salbuespenezko neurri politiko eta judizialak alde batera uztearekin bat, espetxe politika ere aldatu beharra dago eta erronka nagusietako bat da presoen eta euskal herritarron kontra erabiltzen den sakabanaketa politika ankerrarekin behingoz amaitzea.

Gatazkaren sorburu politikoak konponbide politikoa eskatzen du eta horretarako bidea, zalantzarik gabe, urtarrilaren 11ko manifestazioak utzi zuen argazkian daukagu. Euskal Herriko eragile politiko, sindikal eta sozialen ardura da ibilbide orri integral eta sendoa markatzea, Estatuaren ezezkoa gainezkatuko duena.

Baina hori bezain garrantzitsua da guk, herritarrok bide hori bultzatzea. Urtarrilaren 11ko argazkia argazki hutsean gelditu ez dadin eta hainbat jenderengan sortu zuen ilusioa kalkulu elektoraletan alferrik gal ez dadin. Gatazkaren ondorioak eta arrazoiak behingoz konpontzeko, premiazkoa da batez ere eremu politikoek konpromiso eta akordio berriak eraiki ditzatela. Horixe da momentu politikoak eskatzen duena eta herritarrok exijitzen dieguna: benetako bake eskenatokia eta proiektu politiko guztiak demokratikoki eta injerentzia barik defendatzeko benetako aukera erdiestea.

Eskubide sozialak edota eskubide zibilak munduko herri guztietan eta sasoi guztietan langileriaren eta herriaren borrokaren emaitza izan diren eta diren bezala, euskal presoei eta Euskal Herriari dagozkien eskubideak eskuratzea ere mobilizazio eta borrokaren emaitza izango dira. Paper garrantzitsua daukagu, gu geu garelako konponbidearen bidea hartzeko erabakia behartu behar eta ahal dugunak.
 

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...