2024-12-22
HomeEkintza SozialaHelduak eta PentsiodunakEuskal Herriko Pentsiodunen Plataformak PPren gobernua "pentsiodunen lepotik barre egiten" ari dela...

Euskal Herriko Pentsiodunen Plataformak PPren gobernua “pentsiodunen lepotik barre egiten” ari dela salatu du

Euskal Herriko Pentsiodunen Plataformak mobilizazioak iragarri ditu datorren abenduaren 19 eta 20rako PPren Gobernuak iragarritako pentsioen %0,25eko igoera "pentsiodunen lepotik barre egitea" dela salatzeko. Abenduaren 19an Bilboko Plaza Biribilan eguerdiko 12:00etan eta Gasteizen Virgen Blancan 11:30etan elkarretaratzeko deia egin dute. Donostian berri abenduaren 20an mobilizatuko dira Bulevarrean 12:00etan.

Euskal Herriko Pentsiodunen Plataformaren oharra
2015ean PENTSIOAK %0,25 IGOTZEA
PENTSIODUNEN LEPOTIK BARRE EGITEA DA

«PPren Gobernuak argitu ditu dudak: 2015ean gure pentsioak %0,25 igoko dira.

• 2010, 2011, 2012 eta 2013an gure pentsioak KPIren azpitik igo baziren, orain% 0,25 "igo"ko dituztela esan digute. Baina guk galdu egiten dugu: pentsiodun gehienentzat %0,25 hori hilean euro t´erdi delako eta eguneroko oinarrizko lehengaiak askoz gehiago igo direlako: argia %11, janariak %4-6 eta gauza gehienak %3-4 Esandakoa aski ez eta BEZaren igoera gehiegizkoak beste kolpe bat eman digu. Eta horrek diru sarrera eskasak dituenari egiten dio min bereziki.

• Ez dugu ahaztuko Kopagoak ekarri diguna: 417 botika oso osorik gure poltsikotik ordaindu beharra. Gurutze Gorriak berriki esan duen bezala, asko igo da behar den unean behar den botika ez hartzeagatik larrialdietara eraman duen jende kopurua.
• Eta jakina: lehen doan genituen beste botikak ere %10 ordaindu behar ditugu orain.

• Adituek esaten dutenez,Hego E.Herrian pentsiodun familia unitateak hilean 1.000 €. behar ditu gutxieneko, duintasunez bizitzeko. Baina 255.240 lagun daude 700era iristen ez direnak. Eta beste 116.000 esandako 1000 eurotara iristen ez direnak. Pentsiodunen %57 bi taldeen artean. Hori pobrezia eta larritasun handia da, batez ere emakume eta gabeziaren bat duten pentsioa dutenentzat.

Buka dezagun urteroko %0,25arekin. Gero eta eskasagoa izango da gure eguneroko premiei aurre egiteko, eta gaurko eta biharko pentsiodunak pobreziaren hatzaparretatik ezin ateraz biziko gara. Ezinbestekoa da PP, PNV eta UPNek “pentsioak izozteko duten ohitura zuhurrarekin amaitzea”.

Hego Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta, berriki 50 eragile sozialek eta gehiengo sindikalak onartua izan denak, Pentsioen Duintasunaz hitz egiten du eta beste sektore sozial batzuekin lankidetzarako esparrua eskaintzen digu.

Ordua da pentsionistok gure aldarrikapenak planteatu eta gure borroka antola dezagun Ez digute ezer emango, kendu egin beharko diegu. Horixe da Historiak erakusten diguna. Jendea kalera atera dadin, lanean ari gara. Ez gara begira geratuko : Atera gaitezen plazetara. Gure pentsio duinen eta gure seme, alaba eta biloben alde.

Euskal Herriko Pentsionisten Plataformak

ELKARRETARATZEAK:
Bilbon, abenduaren 19an Plaza Biribilan eguerdiko 12etan
Gasteizen: abenduaren 19an Virgen Blancan 11:30etan
Donostian: abenduaren 20an Bulevarrean 12etan»

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...