2025-03-17
HomeEkintza SozialaEskubide Sozialen KartaEuskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak asanbladan landu ditu 2018ko erronkak: Herri Ekimen...

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak asanbladan landu ditu 2018ko erronkak: Herri Ekimen Legegilea eta Alternatiben Herria

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak bere 11. asanblada egin du Eibarren. Bertan elkartu diren sindikatu eta gizarte eragileetako ordezkariek iragan urtean egindakoaren balorazioa egin eta 2018rako lan-ildo nagusiak eztabaidatu dituzte. Erronka horien artean bi dira aipagarriak.

Erronken artean lehena datozen hilabeteetan pobreziaren eta bazterketa sozialaren kontra garatuko den Herri Ekimen Legegilea. Ekimen herritar honen helburua kalitatezko sistema publiko soziala lortzea da.

Bigarrena ekainaren 2an Iruñean egingo den Alternatiben Herria da. 2015eko urrian Bilbon egindako ekitaldiaren arrakastaren ostean orain Nafarroako hiriburuak hartuko du lekukoa.

Sortu berri den “Natura gure ardura” lan taldearen plangintzaren berri ere eman da eta 2017ko diru-kontuen errepasoa egin da.

Amaiatzeko, martxoaren 8ko greba feministarekin bat egin du Kartaren asanbladak (M8 Emakumeok* planto) eta deia egin da egun horretan herri eta auzoetan egingo diren mobilizazioetan parte hartzera.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Mahai Orokorreko sindikatuok greba deitu dugu apirilaren 9rako Nafarroako Administrazio osoan

LAB, AFAPNA, CCOO, ELA eta UGT sindikatuok prentsaurrekoa eman dugu Mahai Orokorrean langile publikoen lan-baldintzen benetako negoziazioa eskatzeko, foro horrek baitu langileen zilegitasuna eta babesa.

Marinaledan egindako SAT sindikatuaren IV. Kongresuan parte hartu du LABek

Sindikatua eraiki, herria eraiki lelopean egin du bere IV. Kongresua Andaluziako SAT sindikatuak; ekintza sindikalean jauzia emateko eta kapitalismoa gainditzeko Andaluzia burujabearen norabidean aurrera egiteko bokazioarekin.

LABentzat Osasun Mahaian erabakigarria izango da publikotasun eredua, eta hori bermatzeko presio sozialaren alde egiten du

Hamar lantaldetan parte hartuko du sindikatuak, baina Lankidetza Publiko Pribatua eta Hitzarmenaren araubidea izenekoan gertatzen denaren arabera hartuko ditu 3. faserako erabakiak.