2025-12-15
HomeEkintza SozialaEskubide Sozialen KartaEuskal Herriko Eskubide Sozialen Karta, azken txanpan

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta, azken txanpan

2014ko maiatzaren 31n urtebete lehenago hasitako prozesuak lehenengo fase bat agortuko du. Izan ere egun horretan Bilbon Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren asanblada egingo da. Ondo-bidean, Kartaren idazketa amaitzeko eta onartzeko balioko duen asanblada.

Maiatzaren 31n fase bat itxiko da. Azken hamabi hilabete hauetan Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta eratzeko eta sustatzeko taldeak sortu dira hiri, herri eta auzoetan. Milaka eta milaka izan dira bertan parte-hartu duten herritarrak, bestelako gizarte-eredu baten alde euren ekarpenak egin dituzten lagunak. 

Baina maiatzaren 31n prozesu luze baten lehen fasea besterik ez da ixten. Orain gauzarik garrantzitsuena geratzen da: gehiengo sozialaren nahiak eta helburuak batzeko xede izan duen ekimen honen sozializazioa. Hori izango baita hurrengo erronka, denon artean egin dugun Karta hau lau haizeetara zabaltzea. Izan ere Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta ez da testu hutsa, bestelako gizarte justuago bat eraikitzeko borrokan tresna eraginkorra izan nahi du.

Zer: Bilbon Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren asanblada nazionala
Noiz: 2014ko maiatzak 31
Non: Lan Ekintza-ren egoitza. Uribitarte Kalea, 6.
Ordua: 09:00tan
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren inguruko informazio gehiago:

http://www.eskubidesozialenkarta.com/ 
 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

LABek astearteko mahai negoziatzailean borrokatuko ditu Arabako adinduen egoitzetako hitzarmeneko proposamenean falta diren edukiak

LABek Arabako adinduen egoitzetako eta etxebizitza komunitarioetako lehen hitzarmeneko proposamenean lortutakoak modu positiboan baloratzen ditugu, izan ere, sindikatuak azken sei urtetan borrokatu dituen aldarrikapenak...

LAB sindikatuak Arabako adinduen egoitzetako hitzarmenaren inguruan jasotako proposamenaren aurrean, gaurko delegatu asanblada deitu du, posizio bat zehazteko

6 urteko borroka eta 60 greba egun ostean, sindikatuak balorazio egoki bat egin behar du, patronalak igorri duen proposamenaren inguruan.  LAB sindikatua sektoreko langileekin batera...

Pasaiako Udalak azpikontratatuta duen etxez etxeko laguntza zerbitzuaren inguruko akordioa lortu dugu

ELA eta LAB sindikatuek hitzarmen kolektibo berri bat sinatu dute Pasaiako udalak Matia Goxara enpresaren bidez azpikontratatzen duen Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzeko.