2024-12-22
HomeEkintza SozialaEskubide Sozialen KartaEuskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunaren lan talde sustatzailea aurkeztu dute

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunaren lan talde sustatzailea aurkeztu dute

Ekainaren 14an, Altsasun izandako II.Asanbladan Gutunaren prozesuaren metodologia  eta Gutunaren prozesua gidatuko duen lan talde sustatzailearen konposaketa adostu zen. Gaur, Donostian, talde sustatzailea aurkeztu da eta bertako bi kidek, Gutun Sozialaren osatzeko zergaitiak errepasatu eta Euskal Herrian aldaketa sozial eta politiko bat bultzatzeko garaia badela aldarrikatu dute.

Lan talde sustatzailea

Nafarroa:
• Xabier Barber
• Inaki Moreno

Araba:
• Ainhoa Vilaverde
• Nekane Jurado
• Iñigo Antepara

Gipuzkoa:
• Joana Aurrekoetxea
• Mila Elorza
• Edurne Larrañaga

Bizkaia:
• Cony Carranza
• Ana Perez
• Mikel Noval

Nafarroako eta Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako bi kide izendatzeke daude.

Lan talde sustatzailearen konposaketarako erabilitako irizpideak

Asanbladan parte hartzen dutenen isla izatea izan dute helburu. Zentzu horretan, Euskal Herriko eragile sindikal eta eragile sozial desberdinek osatzen dute lan taldea. Herrialde guztien parte hartzea bermatuta egotea, adina, generoa, jatorria.. ere kontutan hartu dituzte talde anitz hau egituratzean. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...