2025-03-15
HomeIrakaskuntzaHezkuntzaEuskal Herriak hezkuntza sistema propioa eraikitzeko urratsak ematen hastearen beharra aldarrikatu du...

Euskal Herriak hezkuntza sistema propioa eraikitzeko urratsak ematen hastearen beharra aldarrikatu du LABek

LAB sindikatuko Irakaskuntzako sektoreko ordezkariek Eusko Jaurlaritzak Hezkuntzarekiko duen arduragabekeria salatu du gaur Donostian. Haiengandik, Madrildik etorritako inposaketen aurrean men egiten duten bitartean, "hitz politak besterik" ez dituztela jaso aitortu eta Hezkuntza Lege berri baten beharra aldarrikatu dute.

Prentsaurrekoaren edukiak
Euskal Herriak hezkuntza sistema propioa eraikitzeko urratsak ematen hastearen beharra du

Eusko Jaurlaritza honi, makina bat negoziaziorako aukera eman dizkiogu, baina hitz politak besterik ez ditugu entzun. Nazkatuta gaude!

Nazkatu gaude, Hezkuntza, Gobernuarentzat lehentasuna dela entzuteaz, ez dakit zenbat langile gehiago kontratu dituztela entzuteaz, …

Hezkuntzaz EZ dira arduratzen: ez dituzte administraziopeko ikastetxeetako langileen lan hitzarmenak negoziatzen, Ikastoletako eta Gizarte Ekimeneko ikastetxeetan hezkuntza itunak lau urtetarako negoziturik egon arren, murriztu egin dituzte, ez dituzte Patzuergoko Haurreskolak edota Unibertsitateko diru partidak handitu, … Agian langile gehiago izango ditu egun Hezkuntzak bere plantilan, baina ez ikasleen hazkundeak behar dituen beste, ikasle kopurua igo egin baita. Beharrak, gero eta gehiago dira. Nola erantzun behar dio Hezkuntza Komunitateak behar horiei langileen lan baldintzak zalantzan daudenean eta baliabide gero eta gutxiago izanik? Lan baldintzak eta baliabideak dira Hezkuntzaren kalitatearen ardatza.

Baina bestetik, Sail honek Hezkuntzan aldaketak ezarri ditu, Madriletik etorri diren inposaketei men egin die; eta hobetu beharrean, gaur egun baldintzek okerrera egin dute. Kasu batzuetan, soldatak murrizteaz gain izoztu egin dituzte; eta besteetan, aldiz, langileekin zorrak dituzte.

Guretzako honek irakurketa argia du. Eusko Jaurlaritzak proiektatzen duenetik gauzatzen duenera jauzi handia dago. Hau da, arau propioak dekretuz ezartzen ditu: Mahai Orokorrean lanorduen igoeraren dekretazoaren bidez, hezkuntza itunak beren indarraldian zehar murriztuz, …

Horietaz gain afera gehiago daude: euskararekiko ezagutza/erabilpen mailak, Curriculuma, Hezkuntzako Lege Berria… Eta Madrilek ezarri duen LOMCE Legea.

LABek oso argi dauka, Madriletik etorritako eraso berri honi aurre egiteko modurik onena, Euskal Herriak, hezkuntza mailan ere, bere bidea jorratzea dela. LOMCEri Euskal Herriko Hezkuntza Sistema Propio berria eraikiz erantzun behar diogu.

• Hezkuntza Lege berri bat behar dugu. Lege honetan gaur egun dugun hezkuntza panorama berrantolatu beharko litzateke, sistemaren egokitasunaren bila joate aldera. Gutxienez oinarri hauek jaso beharko lituzke: orain arteko titulartasunaren araberako publikotasun eredua gainditu, Euskal Curriculuma, Ikasle euskaldun eleanitzak sortze murgiltze eredu bakarra, sistema parte hartzailea, gardena eta doakoa.

• Hezkuntzarako finantziazio haundiagoa bideratzea. Hezkuntzak, oinarrizko zerbitzu publiko gisa, behar adina baliabide ekonomiko izan behar ditu. Legeak beti ere hezkuntza eskubideak bermatu behar ditu publikotasun eredu berri baten baitan.

• Madriletik eta EAEko eta Nafarroako gobernu ezberdinek hartu dituzten erabakiek, lan harremanen ereduaren aldaketa sakonak ekarri ditu. Une honetan gure sektorea blokeaturik dago. Euskal Herri mailako Negoziazio Kolektiboaren garrantzia mahaigaineratu nahi dugu; eta bide honetan ere, Administrazioei, har Lan Harremanetarako Euskal Esparrua defenda dezan exijitzen diegu.

Hezkuntza emergentzia egoeran egonik, Administrazioek egoera honen aurrean zer nolako proposamena duten argi eta garbi adierazi behar dute. Era berean, ibilbide horretan Hezkuntzako eragileon parte hartzea ezinbestekoa da.

Hezkuntza oinarrizko eskubidea da, herri orok bere garapenerako ezinbesteko zutabea da . Bide horretan LAB bere ekarpenik zintzoena egiteko prest dago.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Confebasken jarrera harroputz eta esplotatzailearen aurrean mobilizatzera joko du gehiengo sindikalak

ELA, LAB, ESK, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuok apirilaren 3an mobilizatuko gara, eta deia egiten dugu apirilaren 5ean pentsiodunen mugimenduak gutxieneko pentsio eta soldata duinen alde deituriko mobilizazioetan parte hartze hartzera.

Eusko Jaurlaritzak autoritarismoa alde batera utzi eta bere ardurapean dauden 100.000 pertsonen lan baldintzak hobetu behar ditu

ELA, LAB, ESK eta Steilas sindikatuek elkarretaratzea deitu dute martxoaren 18rako, Eusko Jaurlaritzari sektore publikoko langileen aldarrikapenak aintzat har ditzala eskatzeko. Egun horretan bertan...

LABek salatzen du EEEren negoziazioan argi geratu dela Guardianek duela asko zuela programatua lantegiaren itxiera

LABetik gure erabateko gaitzespena adierazi nahi diogu Guardianek aurkeztutako kaleratze kolektiborako espedienteari. Erabaki honek 171 lanposturen suntsiketa eta eskualdeko enpresa enblematikoenetako bat ixtea ekarriko du. Ez ditugu onartzen enpresak neurri drastiko hau justifikatzeko emandako arrazoiak, ez baititu behar bezala frogatu. Are gehiago, EEE aurkezteko aipatzen dituzten arrazoiak multinazionalak berak eragindakoak dira.