EAJk gonbidatua ADEGIko presidente Eduardo Zubiaurre batzar nagusietan izan den egunean, LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du lan erreformarekin lan mundua kudeatzeko boterea patronalaren esku utzi dela eta patronalak orain arteko lan harremanen eredua finikitatu duela salatzeko. Era berean, LABek Euskal Herriak beste eredu baten beharra duela aldarrikatu eta 29ko greba orokorra lan horretan inflexio puntu bilakatu behar dugula azpimarratu du.