2024-12-23
HomeIrakaskuntzaHezkuntzaEuskal Herri osorako hezkuntza sistema propioaren norabidean urratsak eman behar dira

Euskal Herri osorako hezkuntza sistema propioaren norabidean urratsak eman behar dira

Atzo Madrilen Hezkuntza Ministroa eta Erkidegoetako Kontseilariek burututako bileratik denak konforme atera ziren, hori da behintzat komunikabide ezberdinetan jasotzen dena. Harrigarria eta kezkagarria iruditzen zaigu: LOMCE legea betetzeko konpromezua hartuta alde egin baitzuten.

Atzoko bilkurak ondorio bi ditu: DBH eta batxilergoko ebaluazioa definituko duen dekretua atzeratu egingo dela, dirudienez 2017an maila hauetako ebaluazioa martxan jarriko delarik. Aldiz, Lehen hezkuntzako probek aurrera jarraituko dute eta hurrengo ikasturtean Hego Euskal Herri osoko ikastetxeetan egingo dira. Eta bigarrenik, LOMCEaren ezarpena aurrera doala.

EAEko Cristina Uriarte sailburuak argi adierazi zuen, “lege organikoaren atal kaltegarrienak sahiestu nahi ditugu” legeari bide emanez. Eta Nafarroan izendatu berri den kontseilariak kargu hartu zuenean LOMCEa ez aplikatzeko lehentasuna adierazi zuen ordea, baina atzoko bileraren ostean nahi honen arrastorik ez dugu ikusten.

Ezin dugu ahaztu Nafarroan UPNk ikasturte amaierarako lege organikoa aintzat hartuta ikas maila guztietarako dekretuak onartu zituela eta Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabarako Heziberriren Curriculuma osatua dagoela, Lomce oinarri hartuta. Hortaz, Lehen hezkuntzako ebaluazioetan, Espainiatik definitutako edukiak ebaluatuko dira. Hortaz, nola egon daitezke konforme? Atzoko bileratik ez da inolako momentuan LOMCEa kolokan jartzen ez bertan behera geratzen.

Konforme akordioa lortu dutelako non eta Madrilen baina bitartean hezkuntza komunitateari muzin egiten jarraitzen dute, gure ustez bai lomceri bai bestelako legeei aurre egin ahal izateko akordioak Euskal Herrian eraiki behar dira, bertako herritar eta eragileekin. Euskal Herriak dituen hezkuntza behar eta nahiei erantzungo dioten hezkuntza politikak garatuz. Eta LABen ustez, Euskal Herri osorako hezkuntza sistema propioaren norabidean urratsak emanez.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...