2025-04-25
HomeZerbitzu PublikoakZerbitzu SoziokomunitarioaEtxez-etxeko laguntzari azken agurra eman diote heriotzera daramatela salatzeko

Etxez-etxeko laguntzari azken agurra eman diote heriotzera daramatela salatzeko

Ematen ari diren murrizketen ondorioz, 2008arekin alderatuta, Etxez-Etxeko Laguntza zerbitzua erdira jaitsi da (langileak, lan orduak, erabiltzaileak…). Urteetan Arabako Foru Aldundiak Etxez Etxeko Laguntza heriotzera zigortu duela salatzeko, CCOO-ELA-LAB eta UGT sindikatuek zerbitzua beraren ehorzketa irudikatu nahi izan dute gaur Gasteizen.

Honen aurrean premiazkoa da zerbait egitea, egunetik egunera gero eta ordu gutxiago ematen ditu Foru Aldundiak, egoera gero eta prekarioagoa dute langileek eta erabiltzaileek jasotzen duten zerbitzu traketsagoa da. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK eta USO sindikatuek Enplegu Zentro Berezien EAEko lehen lan hitzarmena exijitzeko elkarretaratzera deitu dute apirilaren 28an

Apirilaren 28an Enplegu Zentro Berezien lehen lan hitzarmena negoziatzeko hirugarren mahai negoziatzailea izango da Bilbon. Sindikatuek, bileraren harira, elkarretaratzera deitu dute, patronalak orain arte izandako jarrera salatzeko eta asteleheneko mahai negoziatzailean aurrera pausoak egoteko. 12:45ean izango da elkarretaratzea, Bilbon, Lan Harremanen Kontseiluaren aurrean.

LABek LEP partzialaren eta behin-behinekotasuna murriztearen aldeko botoa eman du Nafarroako Mahai Orokorrean

Euskararen eta Europar Batasuneko hizkuntzen ezagutza zein lanpostutan baloratuko den jasotzen duen plantillaren aldaketa, ordea, aurrera atera da, bertan zeuden sindikatuetako bakar baten babesik gabe.

[IRITZIA] Sindikalismo feminista internazionalista: Rana plaza gogoan

Jarraian irakur dezakezue Amanda Verrone Nazioarteko Idazkaritzako kidearen eta Elixabete Etxeberria eta Maddi Isasi Idazkaritza Feministako kideen artikulua.