2025-04-07
HomeEtxe kaleratzeakEtxebizitza eskubidearen ukapenaren ondorioz beste herritar bat hil da gaur

Etxebizitza eskubidearen ukapenaren ondorioz beste herritar bat hil da gaur

Gaur goizean Ibarrekolandan, etxe kaleratze prozesu baten ondorioz bere buruaz beste egin du pertsona batek. Beste behin ere, etxebizitza eskubidearen ukapena eta bizitza baten galera eskutik agertzen zaizkigu. LABek gaur Sarrikon, arratsaldeko 20:00etan egingo den elkarteratzean parte hartzera dei egiten du.

Egoera guzti hauek erabat onartezinak dira ikuspuntu pertsonal, sozial eta politikotik. Ikusten ari gara nola botereak, banketxeek eta gobernuek ez duten inolako borondaterik holaxeko gertaera lazgarriak gelditzeko. Instituzioek ezin dute jarraitu kapital handien interesak defendatzen herritarron eskubideak etengabe murriztuz eta jendearen bizi kalitatea zapuztuz.

Etxebizitza eskubide bat da eta ezin da espekulaziorako tresna bat izan. Hortaz etxe kaleratze guztiak bertan behera uztea exijitzen dugu eta instituzioetatik pertsona guztion etxebizitza eskubidea bermatzeko neurriak hartu daitezela.

Bukatzeko, dei egiten dugu etxebizitza eskubidearen defentsan egingo diren mobilizazioetan parte hartzera inoiz baino beharrezkoagoa bai da herritarron mobilizazioa gure eskubideen defentsan, konkretuki gaur Sarrikon, arratsaldeko 8retan egingo den elkarteratzean parte hartzera dei egiten dugu. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Milaka pertsona atera gara kalera Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan gutxieneko soldata eta pentsio duinak aldarrikatzera, orain, hemen eta denontzat

Gaur, euskal gehiengo sindikala kalera atera da, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduarekin batera indarrak eta aldarrikapenak batuz. Pentsio duin eta nahikoak eta hemen erabakitako gutxieneko...

LABek irmoki salatzen du Bilboko Errekalde auzoan Ertzaintzak erabilitako bortizkeria, eta erantzukizunak argitu daitezen eskatzen du

Bilboko Errekalde auzoko gaztetxea desalojatzeko aginduarekin batera, hamarnaka zauritu eragin ditu Ertzaintzaren operatiboak. Tartean, gazte bati ebakuntza egin behar izan diote eta barrabila galdu...

17. hildakoa 2025a hasi denetik Euskal Herrian, 10.a Nafarroan

Atzo, 55 urteko langile iruñear bat hil zen Agoitzen aldamiotik erorita. Tejados Aoiz enpresako langileak 10 metroko erorikoa izan zuen.