2024-12-18
HomeZerbitzu PublikoakKomunikabideakETBko zuzendaritzak lan gatazka kolektiboak Madrilera eramatea erabaki izana salatu dugu

ETBko zuzendaritzak lan gatazka kolektiboak Madrilera eramatea erabaki izana salatu dugu

Otsailaren 9an ETBko Zentroarteko Batzordeak salaketa jarri zuen EAEko Auzitegi Nagusiaren aurrean, Zuzendaritzak hainbat eskubide sindikal (37 multzo) urratzeagatik, eta ahozko epaiketa apirilaren 10ean izan zen. Zuzendaritzak hainbat eskubide sindikal urratu dituela onartu zuen, baina beste batzuk ez. Hala ere, larriena epaiketaren aurretiko gaia izan zen. Zuzendaritzak planteatu zuen EAEko Auzitegi Nagusiari (TSJPV) ez dagokiola eta hemendik aurrera lan gatazka kolektibo guztiak Madrilgo Auzitegi Nazionalera (AN) bideratu behar direla. Izan ere, Madrilgo eta Bartzelonako korrespontsaliak lan zentrotzat hartzen ditu. Baina aitzakia hutsa da.

Zuzendaritzak korrespontsaliak «lan zentro» baino, «lantoki» bezala har ditzake eta horrenbestez gatazka kolektiboak EAEn ebatziko lirateke orain arte bezala. Horren ordez hartu duen erabaki lazgarria janzteko argudio tekniko bat hartu du eta estrategia horren ardura aholkularitza juridikoaren bizkarrean jarri du EITBko Zuzendaritzak

ETBko Langile Batzordeak gaitzetsi egiten du erabaki hori, eta ekarriko dituen ondorio larriak jakinarazi nahi dizkie Administrazio Kontseiluko kideei:

1. ETBko lan gatazka kolektiboak dagokien esparrutik, alegia, EAEko Auzitegi Nagusitik, epaitegi arrotza den Madrilgo Auzitegi Nazionalera bideratuko ditu.
2. Lan gatazkak ebazteko Lan Harremanen Kontseiluak sortutako PRECO akordioa bertan behera uzten du, ibilbiderik gabe.
3. ELA eta LAB sindikatuak, Euskal Herrian gehiengoa eta Euskal Telebistan ordezkaritza osoa duten sindikatuak, ekinbide juridiko kolektibo aktiborik gabe gelditzen dira, Madrilen ordezkaritzarik ez dutelako.
4. Ondorioz, langileen defentsarako ekinbide bakarra banakako salaketak egitea da. Eta horrek bete-betean jotzen du negoziazio kolektiboaren kontra. Hau da, alferrik da zuzendaritzarekin inolako akordiorik sinatzea, gero akordioak berriro urratzen dituenean defentsa juridikorik egiterik ez badago.
5. Argi gelditu da Zuzendaritzarentzat sindikatuak eta langile batzordeak oztopo baino ez garela, eta lan harremanak indibidualizatuta eta agintekerian oinarrituta nahi dituela.

Hori guztia kontuan izanda, honakoa erabaki dugu:

Zuzendaritzarekin inolako eragin kolektiborik duen akordiorik ez hartzea, erakusten ari den jokabide antisindikal, antidemokratiko eta burugabearen aurrean. Garai erabakigarriak datoz EITB taldearentzat eta Zuzendaritzak, langileokin benetan kontatu nahi badu, gutxieneko begirunea adierazi behar digu.

Arazoak konponbidea du eta, Zuzendaritzak borondatea badu, oso erraza da. Horregatik Administrazio Kontseiluari erabakiak har ditzala eskatzen diogu. Ez dago «segurtasun juridikoa» bezalako termino tranpatiak erabiltzeko aitzakiarik. Izan ere Zuzendaritzak atzera egiten badu, gauzak bere horretan geldituko dira eta erabateko segurtasun juridikoarekin.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Zerbitzu publikoak indartzeko, aurrekontu duinak exijitu ditugu Hegoaldeko bi parlamentuen aurrean

LAB Nafarroa Garaiko eta EAEko parlamentuen aurrean mobilizatu da aurrekontuen bozketen bezperan. Nafarroarako zein Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako aurrekontuak salatu ditugu, ez baitira zerbitzu publikoak indartzeko baliatu, ezta langileen aldeko neurriak ezartzeko erabili ere. Horregatik, politika publikoak erabat aldatu behar direla aldarrikatu dugu.

Egunero izan beharko luke migratzaileen eguna, eskubideekin eta aukerekin

Gaur abenduaren 18a da, Migratzaileen Nazioarteko Eguna. LABen uste dugu migratzea bizitzaren zati bat dela. Txoriek migratu egiten dute, ibaiek migratu, eta pertsonek ere bai. Sinetsarazi nahi digutenetik urrun, migrazioa ez da fenomeno naturala, azalpenik gabe, ezerezetik sortzen dena.

Gaur Eusko Jaurlaritzak ahoa beteta baina zehaztasunik eta lotsarik gabe iragarri du lanpostu publikoen eskaintza berezi bat

Hogei egun igaro dira EAEko Mahai Orokorraren bilera egin zela, non sindikatuok beste behin ere enplegu publikoa negoziatzearen beharra errepikatu genuen, eta betiko begirune faltarekin, inoiz iristen ez den “hurrengo baterako” gelditu zen.