2024-12-22
HomeNazioartea IdazkaritzaElkartasunaEstaturik Gabeko Nazioetako Sindikatuen Plataformak otsailaren 21eko Kataluniako greba babesten du

Estaturik Gabeko Nazioetako Sindikatuen Plataformak otsailaren 21eko Kataluniako greba babesten du

Katalunian otsailaren 21erako greba orokorra deituta dago, herrialdeak pairatzen duen egoera sozio-ekonomiko larria dela eta.

Jendetsua espero den greba orokor deialdi honek Katalunia osoa gelditzeko helburua du eta honako helburuagatik deituta izan da:

• Lan erreformaren indargabetzea
• 1200 euroko gutxieneko soldata aldarrikatzeko
• Auzitegi Konstituzionalak betaturiko lege sozialen errekuperazioa
• Lantokietan tratu eta aukera berdintasuna aldarrikatzeko
• Kalitatezko zerbitzu publikoen eta lan baldintza duin batzuen alde

Egoera sozio-ekonomiko honi, Kataluniak bizi duen salbuespeneko egoera politikoa gehitu behar zaio. Pasa den 0tsailaren 12an, Madrilen Kataluniako herriak demokratikoki aukeratu zituen politikarien kontrako epaiketa hasi zen. Pertsona hauen delitu bakarra Kataluniako herriaren gehiengoaren borondate politikoa gauzatzea izan da, eta erreferendum bat egite hutsagatik matxinada eta sedizio salaketa dute.

Aipatutako guztiagatik, Katalunia, Euskal Herria, Galiza, Martinica, Guadalupe, Kanakia, Kanariar Irlak, Kortsika, Val d’Aosta, Sardinia eta Bretañako sindikatuak barnebiltzen dituen Estaturik gabeko Nazioetako Sindikatuen Plataformatik greba deialdi hau babesten dugu. Greba deialdi hau, Kataluniako langile klasearen mobilizazio guztiak bezala arrakastatsua izan dadila espero dugu, Kataluniako herria demokrazia eta justizia sozialean oinarrituta egongo den eszenatoki berri batera eraman dezan.

Hauek dira plataforma osatzen dugun sindikatuak:

-Confederazione Sindacale Sarda (CSS, Sardinia)
-Central Unitaria de Traballadoras/es (CUT, Galizia)
-Intersindical Canaria (Kanariar Irlak)
-Intersindical-CSC (Herrialde Katalanak)
-Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB, Euskal Herria)
-Syndicat Autonome des Travailleurs Valdotains (SAVT, Vâl d’Aoûta)
-Sindikad Labourerien Breizh (SLB, Bretainia)
-Sindicat Occitan de l’Educacion (SOE, Okzitania)
-Sindicatu di i Travagliadori Corsi (STC, Korsika)
-Union Générale des Travailleurs de Guadeloupe (UGTG, Guadalupe)
-Union Generale des Travailleurs de Martinique (UGTM, Martinika)
-Union Syndicale des Travailleurs Kanaks et des Exploités (USTKE, Kanakia)
-Union des Travailleurs Guyannais (UTG, Guyana).
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...