2025-12-15
HomeOharrakLAB sindikatuaEstaturik gabeko nazioetako klase sindikatuek jokatu beharreko paperaz hitz egin dugu Intersindical...

Estaturik gabeko nazioetako klase sindikatuek jokatu beharreko paperaz hitz egin dugu Intersindical Catalunya-ko ordezkariekin

LAB sindikatua Intersindical Catalunya-ko ordezkaritza batekin elkartu da Bilbon. Kataluniako sindikatua ordezkatzen idazkari nagusia den Sergi PerellĂł eta Barne Koordinaziorako idazkaria den NĂşria Ferrandis-ek ordezkatu dute, eta LAB-en aldetik idazkari nagusi Garbiñe Aranburu, Antolakuntza idazkari Izaskun Garcia, Ekintza Sindikaleko idazkari Xabier Ugartemendia eta Nazioarteko harremanetarako idazkari Koldo Saenz egon dira.

Bilera bi sindikatuen elkarlanean sakontzeko eta fase kapitalista berrian estaturik gabeko nazioetako klase sindikatuek jokatu beharreko paperaren inguruan hausnartzeko baliatu dugu. Hortaz gain, prekaritatea gero eta gehiago zabaltzen ari den garai honetan, langile klasearen lan eta bizi baldintzak hobetzeko behar dugun sindikalgintza ereduaren inguruan ere sakondu dugu.

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Martxoaren 17an, greba orokorra: LGS hemen erabaki

ELAk, LABek, Steilasek, Hiruk eta Etxaldek greba orokorra deitu dute datorren martxoaren 17an, Hego Euskal Herrian gutxienez 1.500 euroko LGS bat ezar dadin galdegiteko. ELAk,...

LABek astearteko mahai negoziatzailean borrokatuko ditu Arabako adinduen egoitzetako hitzarmeneko proposamenean falta diren edukiak

LABek Arabako adinduen egoitzetako eta etxebizitza komunitarioetako lehen hitzarmeneko proposamenean lortutakoak modu positiboan baloratzen ditugu, izan ere, sindikatuak azken sei urtetan borrokatu dituen aldarrikapenak...

LAB sindikatuak Arabako adinduen egoitzetako hitzarmenaren inguruan jasotako proposamenaren aurrean, gaurko delegatu asanblada deitu du, posizio bat zehazteko

6 urteko borroka eta 60 greba egun ostean, sindikatuak balorazio egoki bat egin behar du, patronalak igorri duen proposamenaren inguruan.  LAB sindikatua sektoreko langileekin batera...